94 401 01 10

667 40 59 59

Laser Mediku-Kirurgikoaren XXIII. Biltzarra Bilbon Maiatzaren 29 eta 30ean

por | May 28, 2015 | Tecnología Láser, Noticias Dermitek | 0 Comentarios

Laser Mediku-Kirurgikoaren XXIII (SELMQ). Biltzarra Bilbon egingo da maiatzaren 29 eta 30ean

Ostiral eta larunbat honetan Laser Mediku-Kirurgikoaren XXXIII. Biltzarra (SELMQ) egin zen Bilbon, Barceló Nervión Hotelean. Antolakuntzako batzordean Nerea Landa eta Jose Azpiazu doktoreak zeuden, medikuntzara egokitutako laser-teknologiako zenbait ildotan aitzindariak eta Bilboko Dermitek klinikako arduradunak.

Biltzarrari hasiera eman zion Pedro Etxenike doktorearen hitzaldiak. Etxenike Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren alorreko Principe de Asturias sariduna da, eta UPV-EHUko katedraduna. Hitzaldiaren gaia honako hau izan zen: “La sublime utilidad de la ciencia inútil”.

Profesor Pedro Etxenike en el Congreso de Láser Médico Quirúrgico

Gaur egungo medikuntzan gakoa den laserraren ingurukoak izan ziren biltzarrean jorratutako ponentziak. Hala, biltzar honetan medikuntza baskular, dermatologiko eta estetikoarekin lotutako mundu osoko 100 mediku eta profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten. Horien artean, nabarmentzekoak ziren, besteak beste, nazioartean ospea hartu duten Thomas M. Proebstle, Konstantinos Siomos, Godfrey Town, Javier Moreno-Moraga, Montserrat Planas eta Mariano Vélez de España.

Dr. Konstandinos Siomos -el Dr. Jose Serres de Sevilla
Urtean behin antolatzen den biltzar hau lehenengo aldiz etorri da Euskal Herrira, eta bere baitan 9 mahai-inguru hartu zituen. Horietan sakondu eta eztabaidatuko zen laser teknologiak barizeen, orbainen, pigmentatutako lesioen, tatuajeen zein koipearen ezabatzean, depilazoan eta gaztetzeko tratamenduetan izan duen bilakaera. Horrez gain, ezagutzera eman zuten dermatologiaren alorrean zelula amak erabiltzeko zabaldutako bidea; eta berbagai izan ziren, baita ere, tratamenduek sor ditzaketen albo-ondorioak, horien prebentzioa eta tratamendua.

Gainera, biltzarraren baitan, ohi den moduan, tailer praktikoak ere egin ziren: maiatzaren 30ean, larunbata, arratsaldez, izan ziren Dermitek Klinikan (Paseo Uribitarte, 11). Tailer horietan ikusi eta parte hartu ahal izan zen barizeak, tatuajeen ezabatzean eta gaztetze laser-tratamendutan.

Ultimos Artículos

Todo sobre Tratamientos para Varices: Guía Completa

Todo sobre Tratamientos para Varices: Guía Completa

Si estás buscando soluciones efectivas para las molestias de las varices, ¡has llegado al lugar indicado! En este artículo, te proporcionaremos información detallada sobre los diferentes tratamientos disponibles para abordar este problema común. Prepárate para...

¿Vale la pena el Plasma Rico en Plaquetas capilar?

¿Vale la pena el Plasma Rico en Plaquetas capilar?

El plasma rico en plaquetas capilar, también conocido como PRP capilar, es un tratamiento cada vez más popular para abordar problemas relacionados con la pérdida de cabello y la salud del cuero cabelludo. ¿Pero realmente vale la pena considerarlo como opción? En este...

En la misma categoría

error: Alerta: Contenido protegido !!