Zain barneko laserra: barize lodiak desagerrarazteko teknika eraginkorra

por | Oct 8, 2020 | Varices | 0 Comentarios

Orain koskor antiestetiko horiek eta eragozpenak desagerrarazteko aukera duzu, zure bizi kalitatea hobetuta

Barizeen sintomak oso ezagunak dira: zango astunak, mina, azkura… baina ez dira hori bakarrik, larruazalean sortzen dituzten koskorrak antiestetikoak dira eta, zenbait kasutan, udan galtza motzak jartzeko eragozpena izatera iristen dira

Horrez gain, osasunari eragiten dioten bestelako konplikazioak agertzeko posibilitatea egoten da bena gutxiegitasuna duten pazienteengan; izan ere, larruazaleko koskor horiek icebergaren punta besterik ez dira, benetako arazoa ezin daiteke ikusi ekografoarekin ez bada, zainen barruan baitago.

Barizeak tratatzeko mingarriak eta eragozpen handia izatera arte itxarotea ez da aukera ona. Barizeak ez dira bakarrik desagertzen eta, tratatzen ez badira, okerrera egiten dute.

Tratamendua jaso duten pertsonen % 99,6k behin betiko emaitzak lortu dituzte

Safena zain nagusiaren eta safena zain txikiaren atzeranzko jarioa tratatzeko sarrien hautatzen den tratamendua zain barneko laserra da, kirurgiaren aurretik eta apar bidezko eskleroterapiaren aurretik, hala gomendatzen baitute osasun baskularraren arloko nazioarteko erakunde nagusiek, hala nola Europako Flebologia Elkargoak, bere azken argitalpenean. 

Horren arrazoiak dira teknika honek barizeak berriro agertzeko aukera gutxiago dituela, arrisku txikiagoa duela, tratamendu ondorengo eragozpen gutxiago eragiten dituela eta eguneroko bizitza berehala berreskuratzea ahalbidetzen duela, laneko bajarik gabe.

Errezidiba tasa (berriro agertzen diren barizeak) kirurgia tradizionalarekin % 20koa da eta, aparraren kasuan, % 40koa. Dermitek klinikak zain barneko laserrarekin duen 2010az geroztiko esperientziari esker, tasa hori % 0,4ra murrizten da, hau da, tratatutako pertsonen % 99,6k behin betiko emaitzak lortu dituzte eta koskorrak erabat desagertu dira.

Resultados de laser endovenoso en varices gruesas

Resultados de laser endovenoso en varices gruesas

Hauek dira barizerik gabe bizitzeko eman beharreko urratsak

Lehenengo urratsa da informazioa jasotzeko doako hitzordu medikoa eskatzea 94 401 01 10 telefonora deituta edo www.dermitek.com webgunean inprimakia beteta. Azken kasu horretan, zure kasua aztertzeko eta hitzordua emateko deituko dizute.

Lehen hitzordu horretan diagnostikoa egingo da doppler ekografia bidez, arazoa non dagoen zehazteko eta tratamendua nolakoa izango litzatekeen azaltzeko. Halaber, konpromisorik gabeko aurrekontua emango dizute. 

Hurrengo urratsa izango litzateke azaleko zein sakoneko zain sistemaren mapa egitea, tratamenduaren egunean mediku taldea zehaztasun osoz gidatzeko. Mapa hori erradiologo batek burutuko du Dermitek klinikako kontsultan.

Tratamendua ordubete inguruko saio bakarrean egingo da. Prozesu guztia ekografo bidez kontrolatzen da eta zuk ere ikusi ahalko duzu aretoko pantailetan, lasaitasun osoz.

Larruazalari anestesia lokala jarriko diote zuntza sartzean inolako eragozpenik senti ez dezazun. Zuntz horrek behar den energia kantitate zehatza helaraziko du eragindako zaina bero bidez zigilatzeko, zuntza biltzeko sistema automatiko batekin. Amaitzean, konpresio galtzerdi bat jarriko dizute eta 30 minutuko ibilaldia ematera irtengo zara. Oinez aterako zara, laguntzarik gabe, eta berehala ekingo diozu berriro zure ohiko bizimoduari. 

Emaitza arrakastatsua izan dela ziurtatze aldera, kontrol kontsultetarako hitzorduak emango dizkizute urte batean zehar. Arrazoiren batengatik barizea berriro agertuko balitz lehen hamabi hilabete horietan zehar, Dermitek klinikak tratamendua doan errepikatzeko konpromisoa hartzen du.

tratamiento laser varices gruesas3

 

Armiarma baskularrak

1999. urteaz geroztik, 11.000 saio baino gehiago egin dugu jada armiarma baskularrak kentzeko, hots, larruazalaren gainazalean agertzen diren zaintxo horiek. Bi laser-mota erabiltzen ditugu horretarako, eta horiek esklerosia aparrarekin bateratzen ditugu, emaitzarik onenak lortzearren.

Saioen iraupena 30-90 minutukoa da, eta krema anestesikoaz edo kanpo-hotzaz baliatzen gara, tratamenduan ahalik eta min gutxien senti dadin. 

Negua da urte-sasoirik aproposena barize horiek tratatzen hasteko eta zure zangoen itxura hobetzeko; izan ere, 3-5 saio egiten badituzu, nabarmen hobetuko dira. Lehen hitzordu medikoan argibideak emango dizkizugu; hots, zure kasua aztertuko dugu, doan.

Ultimos Artículos

Lifting de cejas: Rejuvenece tu mirada y eleva tu expresión

Lifting de cejas: Rejuvenece tu mirada y eleva tu expresión

El lifting de cejas, también conocido como brow lift, es un procedimiento estético que busca elevar la posición de las cejas, corrigiendo la caída y las arrugas que aparecen en la frente y el entrecejo con el paso del tiempo. Esta intervención rejuvenece la mirada,...

Cómo quitar las bolsas de los ojos

Cómo quitar las bolsas de los ojos

Las bolsas de los ojos son un problema estético común que puede afectar tanto a hombres como a mujeres. Aunque generalmente no representan un problema de salud grave, pueden hacer que te veas cansado o envejecido. Afortunadamente, existen diversas soluciones para...

En la misma categoría

Operación de Varices: Todo lo que Necesitas Saber

Operación de Varices: Todo lo que Necesitas Saber

¿Qué es una Operación de Varices? Una operación de varices, también conocida como safenectomía o flebectomía, es un procedimiento quirúrgico que tiene como objetivo eliminar las varices visibles y problemáticas. Estas venas, que suelen aparecer en las piernas, son...

Insuficiencia venosa: qué es, causas y síntomas

Insuficiencia venosa: qué es, causas y síntomas

La insuficiencia venosa es una afección común que afecta a millones de personas en todo el mundo. A menudo se asocia con las varices, pero es importante comprender que es un problema vascular más amplio. En este artículo, explicaremos en qué consiste la insuficiencia...