Lege-oharra

DERMITEK I+G Curriculum Vitae

1- Sarrera

Dermitek klinikak lanean jarraitzen du Ikerkuntza eta Garapeneko bere proiektuaren barruan. Landa Dr andreak eta Azpiazu Dr. jaunak, Klinikako Ikerkuntza eta Garapeneko Zuzendariak eta klinikaren Gerenteak hurrenez hurren, ikerkuntzako bide berriak urratu dituzte 1999az gero

Gure konpromisoa ideiak sortzea da mundu mailan eremu zientifikoan azaleko hainbat tratamendu hobetzeko laser, Irrati maiztasun eta etorkizuneko teknologia berrien bidez. Gainera, Dermitek klinikan tratamendu berri bati ekin aurretik, nazioarte mailako azterketak egin eta emaitzak geureekin egiaztatzen ditugu. Honek tratamendu eraginkor eta seguruak eskaintzen ditu eta hala ez direnak baztertzen laguntzen digu.

Konpromiso hau irakaskuntza eremura ere hedatzen da, hainbat ikastaro eta mintegitan parte hartuz eta AEBetako laser zentro onenetara eta Europako zein AEBetako batzar zientifiko onenetara joanez, bertan eraginkortasunez parte hartzen dugularik geure ikerkuntzekin.

2- Nazio eta nazioarte mailako batzarretako konferentzia eta komunikazioak

Nerea Landa, Jaione Torrontegui. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Getxo, Bizkaia. Ekaina 1999."Depilazioa argi pultsatu biziarekin gehi azal-hozte unitatea"(Txostena). II. Kongresu Nazionala Laser Mediko-Kirurgikoari buruz. Euskalduna Jauregia, Bilbo.
Nerea Landa, Dermatologoa, Jaione Torrontegi, D.U.E. Dermitek - Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. Getxo, Bizkaia

Aurrekariak: Laser argizko zein argi pultsatu biziaren bidezko depilazioa indarra hartzen ari da gure gizartean, sistema honek depilazio azkarra, min gutxikoa eta iraupen luzekoa errazten baititu. Halere beharrezkoak dira ikerketa gehiago depilazioaren mekanismoa, beronen eraginkortasun maila eta bigarren mailako ondorioak zehaztasunez determinatzeko. Sistema hauen itu edo xedea ilearen melanina da; honek argia zurgatu eta argi energia termiko bihurtzen du, honela ilea beroak desegiten duelarik. Argia ileak bakarrik zurgatzea izango litzateke onena (foto termolisi selektiboaren teoria), baina kontua da argi horren zati bat larruazalak zurgatzen duela, eta batzuetan hondatu egin daiteke, eta ondorioz, hipopigmentazioak edo hiperpigmentazioak azal daitezke.

Argi pultsatu bizizko depilazio sistema berriak, laserrak ez bezala, uhin longitudetako espektro zabal batean igortzen du energia, energia pultsutan zatikatzea ahalbidetzen du, pultsuen iraupena alda daiteke eta energia larruazala hobeto babesteko moduan barreia daiteke. Honela segurtasun handiagoz trata daitezke larruazal ilunagoak ere. Hala eta guztiz ere, ordea, min termikoa gerta daiteke paziente batzuengan eta gorputzeko zenbait gunetan.

Depilazioaren eraginkortasuna igorritako energia kantitatearen erlazionatua dagoela ematen du. Halere, zenbat eta energia handiagoa erabili orduan eta hondamendi handiagoa espero beharko litzateke larruazalean. Horregatik, depilazio bitartean larrua hozteko hainbat sistema garatu dira. Sistema hauek gehiegi ikertu gabe daude oraindik, baina aurretiko azterketa batzuen arabera, ematen du eraginkorrak direla bigarren mailako ondorioak eta min subjektiboak murrizten. Tratamenduaren eraginkortasuna hobe lezaketen energia handiagoak erabiltzea ere ahalbidera dezakete.

Helburua: Argi pultsatu biziarekin depilazioa egiten den bitartean etengabe larruazala hozteko unitate berri baten eraginkortasuna eta bigarren mailako ondorioak determinatzea.

Estudioaren eremua: Bizkaiko eta inguruko probintzietako pazienteak zainduko dituen Klinika dermatologikoa.

Diseinua eta metodoak: Etorkizunera begirako ikerketa hozteko unitatearekin eta hozteko unitaterik gabe egindako depilazioan eraginkortasuna eta bigarren mailako ondorioak konparatzeko. Pazienteak: 33 gune 15-60 urte bitarteko 30 emakumerekin; larruazal mota II, III, IV eta ilea gaztaina kolore argikoa, iluna eta beltza. Paziente bakoitza bi bider tratatu zen: bat hozteko unitaterik gabe eta aparatuaren parametroak predeterminatuta; eta hurrengoan hozteko unitatearekin eta %10-30ean gehitutako energia. Zortzi pazienteri ere energia altuarekin egin zitzaien tratamendua, baina hozteko unitaterik gabe.

3 - 4 astetan ile kopurua ebaluatu zen ikertu beharreko gune bakoitzeko 2 - 4 alde identifikagarritan. Halaber, paziente bakoitzarengan eta ikertu beharreko gune bakoitzean behin behineko bigarren mailako gisa definitutako ondorioak ebaluatu ziren, hala nola, mina, eritema, edema, purpura, zarakarra; eta baita ondorio berantiarrak ere, hala nola, hipopigmentazioa,, hiperpigmentazioa eta ebakiondo edo orbaina.

Geroago, depilazioaren eraginkortasuna ebaluatzen jarraitu zen energia altuak eta hozteko unitateak erabiliz hainbat emanaldiren ondoren.

Emaitzak: Hozteko unitaterik gabe tratatutako gunetako batez besteko ile galera portzentaia %65,45ekoa izan zen; eta hozteko unitatearen eta energia handiagoarekin tratatutako gunetakoa, berriz, %79,69koa. Mina eta eritema arinak eta antzekoak izan ziren alde batzuetan zein besteetan. Minaren bizitasuna eta iraupena handiagoak izan ziren, energia berberak erabilita, hozteko unitatea erabili ez zenean. Hiru pazientek eritema bizia izan zuten eta paziente batek zarakarrak garatu zituen energia altuekin eta hozteko unitaterik gabe tratatuak izan zirenean.

Konklusioak: Hozteko unitateak energia altuagoak erabiltzeko bide ematen du pazienteari min gutxiago eraginez eta bigarren mailako ondorioen arrisku gutxiagorekin. Energia handiagoek ile galtze handiagoak eragin zituzten.



Nerea Landa, Jaione Torrontegui. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Getxo, Bizkaia. Abendua, 1999. "Laser depilazioa". Jardunaldiak hirtsutismoaren inguruan. Ercilla Hotela, Bilbo.

Hirtsutismoa berez gizonezkoei atera ohi zaien lekuan emakumeei ilea haztean datza. Laser depilazioaren etorrerak depilatzeko metodo berri bat eskaintzen die honen premia duten emakumeei. Jarraian, Dermitekek lortutako funts teknikoa, metodologia eta emaitzak azalduko ditugu.



Nerea Landa, Jaione Torrontegui. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Azaroa, 1999. "Argi pultsatu bizia gehi azal-hozte unitatea. II. Jardunaldiak: Laser eta Argi Pultsatuaren Gaurkotasuna eta Berriak. Madril.

Nerea Landa, Dermatologoa, Jaione Torrontegi, D.U.E. Dermitek - Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. Getxo, Bizkaia
Aurrekariak: Laser argizko zein argi pultsatu biziaren bidezko depilazioa indarra hartzen ari da gure gizartean, sistema honek depilazio azkarra, min gutxikoa eta iraupen luzekoa errazten baititu. Halere beharrezkoak dira ikerketa gehiago depilazioaren mekanismoa, beronen eraginkortasun maila eta bigarren mailako ondorioak zehaztasunez determinatzeko. Sistema hauen itu edo xedea ilearen melanina da; honek argia zurgatu eta argi energia termiko bihurtzen du, honela ilea beroak desegiten duelarik. Argia ileak bakarrik zurgatzea izango litzateke onena (foto termolisi selektiboaren teoria), baina kontua da argi horren zati bat larruazalak zurgatzen duela, eta batzuetan hondatu egin daiteke, eta ondorioz, hipopigmentazioak edo hiperpigmentazioak azal daitezke.

Argi pultsatu bizizko depilazio sistema berriak, laserrak ez bezala, uhin longitudetako espektro zabal batean igortzen du energia, energia pultsutan zatikatzea ahalbidetzen du, pultsuen iraupena alda daiteke eta energia larruazala hobeto babesteko moduan barreia daiteke. Honela segurtasun handiagoz trata daitezke larruazal ilunagoak ere. Hala eta guztiz ere, ordea, min termikoa gerta daiteke paziente batzuengan eta gorputzeko zenbait gunetan.

Depilazioaren eraginkortasuna igorritako energia kantitatearen erlazionatua dagoela ematen du. Halere, zenbat eta energia handiagoa erabili orduan eta hondamendi handiagoa espero beharko litzateke larruazalean. Horregatik, depilazio bitartean larrua hozteko hainbat sistema garatu dira. Sistema hauek gehiegi ikertu gabe daude oraindik, baina aurretiko azterketa batzuen arabera, ematen du eraginkorrak direla bigarren mailako ondorioak eta min subjektiboak murrizten. Tratamenduaren eraginkortasuna hobe lezaketen energia handiagoak erabiltzea ere ahalbidera dezakete.

Helburua: Argi pultsatu biziarekin depilazioa egiten den bitartean etengabe larruazala hozteko unitate berri baten eraginkortasuna eta bigarren mailako ondorioak determinatzea.

Estudioaren eremua: Bizkaiko eta inguruko probintzietako pazienteak zainduko dituen Klinika dermatologikoa.

Diseinua eta metodoak: Etorkizunera begirako ikerketa hozteko unitatearekin eta hozteko unitaterik gabe egindako depilazioan eraginkortasuna eta bigarren mailako ondorioak konparatzeko. Pazienteak: 33 gune 15-60 urte bitarteko 30 emakumerekin; larruazal mota II, III, IV eta ilea gaztaina kolore argikoa, iluna eta beltza. Paziente bakoitza bi bider tratatu zen: bat hozteko unitaterik gabe eta aparatuaren parametroak predeterminatuta; eta hurrengoan hozteko unitatearekin eta %10-30ean gehitutako energia. Zortzi pazienteri ere energia altuarekin egin zitzaien tratamendua, baina hozteko unitaterik gabe.

3 - 4 astetan ile kopurua ebaluatu zen ikertu beharreko gune bakoitzeko 2 - 4 alde identifikagarritan. Halaber, paziente bakoitzarengan eta ikertu beharreko gune bakoitzean behin behineko bigarren mailako gisa definitutako ondorioak ebaluatu ziren, hala nola, mina, eritema, edema, purpura, zarakarra; eta baita ondorio berantiarrak ere, hala nola, hipopigmentazioa,, hiperpigmentazioa eta ebakiondo edo orbaina.

Geroago, depilazioaren eraginkortasuna ebaluatzen jarraitu zen energia altuak eta hozteko unitateak erabiliz hainbat emanaldiren ondoren.

Emaitzak: Hozteko unitaterik gabe tratatutako gunetako batez besteko ile galera portzentaia %65,45ekoa izan zen; eta hozteko unitatearen eta energia handiagoarekin tratatutako gunetakoa, berriz, %79,69koa. Mina eta eritema arinak eta antzekoak izan ziren alde batzuetan zein besteetan. Minaren bizitasuna eta iraupena handiagoak izan ziren, energia berberak erabilita, hozteko unitatea erabili ez zenean. Hiru pazientek eritema bizia izan zuten eta paziente batek zarakarrak garatu zituen energia altuekin eta hozteko unitaterik gabe tratatuak izan zirenean. Konklusioak: Hozteko unitateak energia altuagoak erabiltzeko bide ematen du pazienteari min gutxiago eraginez eta bigarren mailako ondorioen arrisku gutxiagorekin. Energia handiagoek ile galtze handiagoak eragin zituzten.



Nerea Landa, Jaione Torrontegi. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Martxoa 24-26, 2000. Argi pultsatu bizia gehi azal-hozte unitatea eta azal-hozte unitatea barik. A comparative study and follow up. ESLAS, Internacional Congress of the European Society for Laser Aesthetic Surgery. Tarragona, Espaina.
Nerea Landa, Dermatóloga, Jaione Torrontegui, D.U.E. Department of Dermatology, Hospital de Basurto, Bilbao and Dermitek Center, Getxo, Bizkaia, (Spain)

Background : Various cutaneous cooling systems simultaneous to photoepilation have been developed, but very few clinical studies have been reported.

Objetive: To test effectiveness and side effects of Epilight TM intense pulsed light epilation source (IPLS) with and without simultaneos circulating cutaneous cooling device.

Methods: 33 areas of 30 women aged 15-60. Each patient was treated twice: 1) once with Epilight presets without the cooling device, and 2) using the cooling device and fluence increased by 10-30%. Eight control patients were also treated with increased fluence without cooling device. At 3-4 weeks hair counts were obtained by averaging 2-4 cm2 in each treated area. Side effects were evaluated as inmediate (pain (scale1-10), erythema, edema, purpura, crust) and late (hypo/hyperpigmentation, scar). Repeat hair counts were obtained at 2, 4 and 6 months after additional treatments for the patients treated with cooling device and high fluences.

Results: For the areas treated without cooling device and EpilightTM presets hair clearance of 65,5% was achieved, whereas a 79,7% clearance was obtained in the areas treated with high fluences and the cooling device. Less pain and erythema were noticed using the cooling device. Three patients had intense erythema and one had crusts when high fluences were used without the cooling device.

Conclusions: Using the cooling device allows using higher fluences which produce a more effective epilation. It also decreases the subjective pain and the side effects associated to the epilation with IPLS.


Jaione Torrontegui, Nerea Landa. Dermitek - Centro Dermatológico de Nuevas Tecnologías. March 24-26,2000. Chronic follicular disorders treated by intense pulsed light epilation. ESLAS, "Internacional Congress of the European Society for Laser Aesthetic Surgery". Tarragona, Spain.

Jaione Torrontegui, D.U.E, Nerea Landa, Dermatóloga. Department of Dermatology. Hospital de Basurto, Bilbao and Dermitek Center, Getxo, Bizkaia, (Spain)

Background: Chronic follicular inflammatory disorders have been resistant to treatment. Epilation with an intense pulsed light source (IPLS) may provide an alternate method of treatment.

Objetive: To determine whether IPLS epilation cause used to treat follicular inflammatory disorders by destroying hair follicles.

Methods: 20 areas of 19 patients with various chronic follicular disorders (chronic folliculitis, pseudofolliculitis, chronic maxillary and neck acne - folliculitis) treated 2-4 times with EpilightTM IPLS system and followed clinically.

Results: All the patients tolerated the treatments well without significant side effects. In 17 patients Improvement of the condition was noted along with decreased hair growth in the treated area. Two patients remained the same. Regrowth of hair was followed by recurrence of the folliculitis in two patiens.

Conclusion: IPLS hair removal may be a safe and effective method of treating chronic follicular disorders.


Nerea Landa, Jaione Torrontegi. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Martxoa 2001. Hantura folikular kronikoen tratamendua argi pultsatu bizi eta laserrezko depilazioaren bidez .. AEDVaren kosmetika eta Dermatologi terapeutikako talde espainiarraren XII. Biltzarra. Cordoba, Spain, 10-11, azaroa, 2000.
Nerea Landa, Jaione Torrontegui, Leire Ormaza. Dermitek - Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. Getxo, Bizkaia

Aurrekariak: Hanturazko gaixotasun folikular kronikoak (foliculitis eta pseudofoliculitis) erresistenteak izan dira tratamendu askorekiko. Argi pultsatu biziaz eta laser bidezko depilazioa tratamendu aukera eraginkorra izan liteke.

Helburua: Folikulu iletsuak deseginez hantura folikular kronikoak tratatzeko argi pultsatu bizia eta laserra erabilgarriak ote diren determinatzea.

Metodoak: Hainbat hantura folikular kroniko (folikulitis, pseudofolikulitis, hidrosadenitis, akne-folikulitis kronicoa) zeuzkaten 40 pazienteren 40 alde tratatu ziren argi pultsatu biziarekin eta Neodimio-Yagen (EDP, 1064 nm) laserrarekin. 3tik 7 emanaldiraino gauzatu ziren guztien jarraipen klinikoa eginez.

Emaitzak: Paziente guztiek ongi jasan zuten tratamendua bigarren mailako ondorio esanguratsurik gabe. Paziente gehienengan hobekuntza klinikoa esanguratsua hauteman zen, aldi berean tratatutako aldean ilea gutxitzen zela. Etengabeko drenaje kirurgikoak beharrezko zituzten pazienteek ez dute berriro hauen beharrik izan. Ilearen hazkuntza folikulitisaren errekurrentziaz jarraitu zen. Ez zen sumatu alde esanguratsurik erantzun klinikoan depilazio sistema biren artean.

Ondorioa: Argi pultsatu bizizko eta Neodimio-Yagen (EDP, 1064 nm) laser bidezko depilazioa tratamendu segurua eta eraginkorra da folikulitis eta pseudofolikulitis kronikoen kasuetan.


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Getxo, Bizkaia. Urria 2001. "Kosmetika eta Laserra Pediatrian." Hitzaldia. Euskal Herriko Pediatren Eskualde-Biltzarra. Ercilla Hotela, Bilbo.

Sortzetiko malformazio baskularrak, esaterako, angiomak daukaten haurrei laser berriek eskain diezazkien abantailen inguruan zentratu zen hitzaldia.


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Urria 2001."X . urteurrena Medicine & Surgery, Meeting International". Hitzaldia Laser faziala KTP 532 nm., eta honen aplikazio baskularrak. Hotel Convención, Madril.
Dr. Nerea Landa, Dermitek - Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. Getxo, Bizkaia

Aurrekariak: Aurpegiko zainen (kuperosia) laser bidezko tratamendua da gehien eskatzen den terapietako bat.

Helburua: KTP Laserrak ("Aura", Lasercope) aurpegiko zain edo "kuperosi" deiturikoaren tratamenduan daukan eraginkortasuna baloratzea.

Metodoak: Azken 2 urteetan Dermiteken tratatutako kuperosi gaixotasuna zeukaten 183 pazienteren aurrera begirako ikerketa. Batez beste 4-6 emanaldi egin zitzaizkion paziente bakoitzari KPT 532 nm Laserkopeko "Aura" Laserrarekin 11-12 J, -20 msg 2-3 pps parametroekin.

Emaitzak: Pazienteen %80ren kasuan %80-90ak hobekuntza lortu zuten 4-6 emanaldiko tratamenduaren ostean. Zain lineal eta azalekoak kolore gorri bizikoak baino errazago ezabatu ziren. Ez zen izan garrantzizko bigarren mailako ondoriorik, nahiz eta sudur hegatsetako aldean noizbehinka zarakarrak gerta daitezkeen orbain atrofikoarekin.

Konklusioak: KTP 532 nm Laserra tresna seguru eta eraginkorra da aurpegiko zainetarako.


Jose Luis Azpiazu. Dermitek-Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Urria 2001. "X . urteurrena Medicine & Surgery, Meeting International". Hitzaldia Laser Lyra (esperientzia pertsonala). Laser Baskular Tailerra. Hotel Convención, Madril.
Tratamendu baskularra: Barizeak pultsu luzeko Neodimio Yag eta EDP laserrarz. Dr. Jose Luis Azpiazu.

Helburua: Zangoetako zainak tratatzeko Laserkopeko "Lyra" pultsu luzeko Neodimio Yag laserraren eraginkortasuna baloratzea.

Metodoak: Zangoetan 4 mm beheko zainak zeuzkaten 166 pazienteri Dermitekek azken bi urteetan pultsu luzeko Neodimio Yagen Laserscopeko "Lyra" laserrez emandako tratamenduaren aurrera begirako ikerketa.
Emanaldi bat egin zen 4-8 astean behin.

Emaitzak: Pazienteetako %70ean zangoetako zainen argitze orokorra lortu zen %70-80an. %20an %60-70eko argitzea lortu zen. Ez zen izan garrantzizko bigarren mailako ondoriorik krema anestesiko topikoz arindu zen min moderatu bat izan ezik.

Konklusioak: Lyra Laserra laser eraginkorra da zangoetako 4 mm-ko diametroz beheko zainak tratatzeko.


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa.. Azaroa 2001." Moderatzailea Fotodepilazio Saila". IV. Jardunaldi Internazionalak. Laserra eta Argi pultsatu bizia. Teknika dermokosmetikoak. Madril.

Laser depilazioaren emaitzak, metodologia eta muga posibleak azaltzeko egindako aditu nazional eta internazionalen mahaingurua.


Nerea Landa, Jaione Torrontegi, Iñaki. Zabalza, Jose Luis Azpiazu. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa. Azaroa 2001."Eskuen argi bidezko gaztetzea". IV. Jardunaldi Internazionalak. Laserra eta Argi pultsatu bizia. Teknika dermokosmetikoak. Madril.
Nerea Landa, Jaione Torrontegui, Iñaki Zabalza, Jose Luis Azpiazu Dermitek Klinika, Bilbao

Aurrekariak: Eskuen fotozahartzearen ezaugarriak lesio pigmentatu edo pekak, larruazaleko atrofia, azalaren elastikotasuna galtzea eta zimurdurak dira. Gero eta interes handiagoa dago larruazal fotozahartua tratatzeko metodo ez erasokorrak garatzeko.

Helburua: Ikerkuntza honen asmoa eskuetako azalaren fotozahartzean argi pultsatu biziaren eraginkortasuna ebaluatzea da, lortutako hobekuntza ebaluatu eta kuantifikatuz.

Metodoak: Eskugaineko azalaren fotozahartze maila aldagarriak (1etik 3ra zenbakituak) zeuzkaten 20 paziente tratatu ziren. Argi pultsatu bizi sistema bateko 3 emanaldi egin ziren, ez laser eta ez ablatiboz 4tik 6 aste bitarteko txandatan eginez. Erabilitako energiak 30-40 Joule/cm2 bitartekoak izan ziren. Larruazalaren hobekuntza maila baloratu zen peken argitzeari eta larruazaleko zimurduren eta leuntasunari dagokionez, eta hau medikuak zein pazienteek egin zuten (1etik 4ra zenbakituak). Gainera, pazienteetako 9ri larruazaleko biopsiak egin zitzaizkien emanaldien aurretik eta ondoren tratatutako azaleko aldaketa histologikoak ikusteko.

Emaitzak: Peken garrantzizko hobekuntza nabaria gauzatu zen. Gainera, eskugaineko azalak leuntasun edo elastikotasun handiagoa lortu zuen pazienteetako %90ean. Oro har, pazienteak oso pozik azaldu ziren emaitzak "on" edo "oso ontzat" baloratuz. Tratamendua segurua eta erosoa izan zen ez baitzen garrantzizko bigarren mailako ondoriorik eta ez zen izan beharrezko aurretiko anestesiarik eta tratamendu osteko bajarik ere.

Konklusioa: Argi pultsatu biziz egindako tratamendua tratamendu eraginkorra eta oso segurua da eskugaineko azala gaztetzeko eta, gainera, aldi berean, larruazaleko lesio pigmentatuak eta elastikotasuna hobetzea lortzen da.


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa . 22-25 Maiatza 2002. Argi bidezko gaztetze teknikak ( workshop )".Dermatologiako Kongresu Nazionala. Madril.

Landa Doktoreak monitore gisa lan egin zuen hainbat gaixotasun dermatologiko argi pultsatu biziarekin tratatzeko egin zen tailer praktikoan.


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa . 22-25 Maiatza 2002. Eskuen Argi Bidezko gaztetzea".Dermatologiako Kongresu Nazionala. Madril.
Nerea Landa, Jaione Torrontegui, Iñaki Zabalza, Jose Luis Azpiazu Dermitek Klinika, Bilbao

Aurrekariak: Eskuen fotozahartzearen ezaugarriak lesio pigmentatu edo pekak, larruazaleko atrofia, azalaren elastikotasuna galtzea eta zimurdurak dira. Gero eta interes handiagoa dago larruazal fotozahartua tratatzeko metodo ez erasokorrak garatzeko.

Helburua: Ikerkuntza honen asmoa eskuetako azalaren fotozahartzean argi pultsatu biziaren eraginkortasuna ebaluatzea da, lortutako hobekuntza ebaluatu eta kuantifikatuz

Metodoak: Eskugaineko azalaren fotozahartze maila aldagarriak (1etik 3ra zenbakituak) zeuzkaten 20 paziente tratatu ziren. Argi pultsatu bizi sistema bateko 3 emanaldi egin ziren, ez laser eta ez ablatiboz 4tik 6 aste bitarteko txandatan eginez. Erabilitako energiak 30-40 Joule/cm2 bitartekoak izan ziren. Larruazalaren hobekuntza maila baloratu zen peken argitzeari eta larruazaleko zimurduren eta leuntasunari dagokionez, eta hau medikuak zein pazienteek egin zuten (1etik 4ra zenbakituak). Gainera, pazienteetako 9ri larruazaleko biopsiak egin zitzaizkien emanaldien aurretik eta ondoren tratatutako azaleko aldaketa histologikoak ikusteko.

Emaitzak: Peken garrantzizko hobekuntza nabaria gauzatu zen. Gainera, eskugaineko azalak leuntasun edo elastikotasun handiagoa lortu zuen pazienteetako %90ean. Oro har, pazienteak oso pozik azaldu ziren emaitzak "on" edo "oso ontzat" baloratuz. Tratamendua segurua eta erosoa izan zen ez baitzen garrantzizko bigarren mailako ondoriorik eta ez zen izan beharrezko aurretiko anestesiarik eta tratamendu osteko bajarik ere.

Konklusioa: Argi pultsatu biziz egindako tratamendua tratamendu eraginkorra eta oso segurua da eskugaineko azala gaztetzeko eta, gainera, aldi berean, larruazaleko lesio pigmentatuak eta elastikotasuna hobetzea lortzen da.


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa . 22-25 Maiatza 2002. "Teledermatologia".Dermatologiako Kongresu Nazionala. Madril.

Teledermatologia, honetan datza: pazienteak medikuari kontsultak posta elektronikoz zuzenean egin ahal izatean. Aukera honen onuren barruan sartzen da urruti daudenak modu merkean zaintzeko posibilitatea.

Dermitekek esperientzia handia dauka on line kontsulta dermatologikoetan eta dermokosmetikarekin erlazionatutakoetan. Pazienteen profila pertsona gaztearena da, gaixotasuna (normalean kronikoa) beste kontsulta batean konpondu ez zuenarena, edota bere arazoarentzat teknologia berrien aukeretan interesatua dagoen pertsonarena. Azken urteetan mota honetako kontsultetan gehikuntza sumatu dugu. Uste dugu teknologia fotografiko digitalaren aurrerapenarekin, honen kalitatearen gehikuntza progresiboarekin eta, oro har, publikoaren aldetiko ezagutza handiagoaz, dermatologia irabazian aterako den espezialitatea izango dela telemedikuntzari esker.


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. 2004ko ekainaren 4-7. "Irrati maiztasun ez ablatiboaren (Thermocool) sistema berria aurpegi eta lepoko liftinga egiteko. 20 pazienteren azterketa klinikoa". Laser, Ipl eta irrati maiztasunari buruzko symposium ofizialaren barruan aurkeztutako hitzaldia. Dermatologiako Kongresu Nazionala. Sevilla .
Nerea Landa, Oscar Aller, Jose Luis Azpiazu.
Dermitek Klinika, Bilbao

Aurrekariak eta Helburu: Irrati maiztasun sistema berri batek (Thermacoo TC, Thermage) irrati maiztasun energia igortzen du larruazalean zehar; energia honek larruazalaren eta azalaren azpiko zuntzen berotze bolumetriko kontrolatua eragiten du. Aurrez aldetiko ikerkuntza kliniko eta histologikoek erakutsi dute aparatua eraginkorra dela aurpegi eta lepoko azalaren teinkada esanguratsua eragiteko, zehazki bekainak jasotzeko, lepoa altxatzeko, masailetako larruazala tinkatzeko eta zimurdura nasogeniano eta periokularrak murrizteko. Gainera, hobekuntza nabariak hauteman dira akne eta akne-markatan. Pazienteak berehalaxe itzultzen dira beren ohiko zereginetara. Mekanismoak kolageno zuntz berriak ugaritzea eragiten du dermis sakonean.

Materiala eta metodoak: 2003ko abenduaz geroztik 20 paziente tratatu ziren Thermacoolez Dermiteken aurpegiko zenbait aldetan: 1) beheko masailezurra, eta lepoa, 2) beheko masailezurra, lepoa eta masailak, 3) beheko masailezurra eta masailak, 4) kopeta eta periokularra, edo 5) aurpegi osoa. Pazienteek emanaldi bat edo bi hartu zituzten (bizpahiru hilabeteko tartearekin), emanaldi bakoitza 30etik 60 minuturako iraupenarekin. Erabilitako energia 81 eta 131 Joule/cm2 tartekoa izan zen. %5 lidokaina krema anestesiko topikoa erabili zen emanaldia baino bi ordu lehenago. 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 hilabeteren buruan hobekuntza klinikoa baloratu zen tratamenduaren aurretik eta ondoren Dermikameraren bidez ateratako sistema fotografikoaren bidez. Baloratu ziren: larru laxotasuneko hobekuntza, hanpadura sentsazioa eta gazteagotasun itxura. Halaber, paziente bakoitzari galdetu zitzaion bisita bakoitzean emaitzarekin pozik zegoen ala ez. Ikerkuntza honetan sartuko dira akne nodularra daukaten paziente batzuengan lortutako emaitzak ere.

Emaitzak eta Konklusioak: 2004ko ekaineko kongresuan azalduko dira emaitzak


Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. 2004ko ekainaren 2-5. "Ebakiondo edo Orbainen tratamendua laserrez. Dermiteken esperientzia eta ikerkuntza pilotua". Dermatologiako Kongresu Nazionala. Sevilla.
Nerea Landa, Oscar Aller, Jose Luis Azpiazu
Clínica Dermitek, Bilbao



Nerea Landa , Jaione Torrontegui, Iñaki Zabalza,Jose Luis Azpiazu. Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa.Bilbao, Basque Country,Spain. 31 Marzo - 4 Abril 2004. " Photorejuvenation of the hands: clinical and histological study". Presentado como poster en el congreso de la ASLMS (American Society of Laser in Medicine and Surgery). Dallas.

Background: Photoaging of the hands is characterized by pigmented lesions or lentigines, cutaneous atrophy, laxity and wrinkles.

Aim: To evaluate the efficacy of intensed pulsed light ( IPL ) in photorejuvenation of both lentigines and the texture of skin of the hands.

Methods: 32 patients with various grades of photo damage to the skin on the dorsum of the hand were treated. A non-laser IPL system was applied to entire dorsum of the hand in 6 sessions, perfomed at intervals of 4-6 weeks. Fluences varied from 32 to 41 J/cm2. The degree of improvement in lentigines, wrinkles and texture was evaluated using the following scale: poor( 0- 25 %), average ( 26- 50 %), good ( 51- 75 %) and excellent ( 76- 100%). In addition 11 of the patients underwent skin biopsies before and after treatment.

Results: In 24 of the 32 patients, improvement in lentigines was good or excellent. In 14 patients, skin on the dorsum of the hand acquired better texture and elasticity. Patients were satisfied with the results.Histological findings were: Mild acanthosis, slight hyperkeratosis, flattening of the rete ridges, slight increment of collagen fibers in upper dermis manifested by speacial stains.

Conclusions: IPL is an effective method for rejuvenation of the skin on the dorsum of the hand. It improves both lentigines and skin texture.


Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. 2004ko ekainaren 18-20. "Dermiteken esperientzia laserrez barizetako patologia konplexuetan". Laserrean adituen Kongresua. Wisconsin, USA.


Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. 2004ko ekainaren 18-20. "Dermiteken esperientzia depilazioko patologia konplexuetan. 547 kasuren azterketa". Laserrean adituen Kongresua. Wisconsin, USA.


Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa. Dermitek- Teknologia Berrien Zentro Dermatologikoa. 2004ko ekainaren 10. "Gaztetzeko teknika mediko estetiko ez-kirurgiko berriak". Siglo XXI Klubak eratutako konferentzia. Carlton Hotela.




3- Atzerritat zentroetako egonaldia

Dermitekeko mediku espezialistak Estatu Batuetako ospe handiko kliniketan trebatuak dira, esaterako, Rochesterko Mayo Klinikan, Minnesotan eta Center for Cosmetic Care - Abbott Northwestern Hospitalean. Urtero, herrialde honetako laser eta dermatologian espezializatutako klinika nagusietara joaten dira, eta baita Europako zenbait zentrotara ere, bertan beren esperientzia partekatzen dutelarik teknologia berritzailearekin aplikatzen den tratamendu estetiko dermatologikoen arloan dauden espezialista onenetarikoekin.


4- Argitalpenak aldizkari zientifikoetan

Nerea Landa, Jaione Torrontegui, Iñaki Zabalza, Jose Luis Azpiazu. Eskuen argi bidezko gaztetzea . "Piel" aldizkaria Maiatza 2003; 18(5):235-9.

Aurrekariak: Eskugainen fotozahartzearen ezaugarriak lesio pigmentatu edo pekak, larruazaleko atrofia, azalaren laxotasuna galtzea eta zimurdurak dira. Gero eta interes handiagoa dago larruazalaren fotozahartzea tratatzeko metodo ez erasokorrak garatzean.

Helburua: Eskuetako larruazalaren fotozahartzean, peken zein azaleko zimurduren eta ehunduran argi pultsatu biziaren (IPL) eraginkortasuna ebaluatzea da ikerkuntza honen helburua

Metodoak: Eskugaineko larruazalaren fotozahartze maila aldagarriak zeuzkaten 18 paziente tratatu ziren. Eskugain osoan argi pultsatu biziarekin, ez laserra eta ez ablatiboa, 3 emanaldi egin ziren 4tik 6 astera bitarteko tartearekin. Energiak 32-41 Joule/cm2 bitartekoak izan ziren. Banaka ebaluatu ziren larruazaleko peken, zimurduren eta ehunduraren argitze mailak, ondoko emaitza eskala erabiliz: txarra (%0-25), erdipurdikoa (%26-50), ona (%51-75) eta bikaina (%76-100).

Gainera, pazienteetako 3ri 3 emanaldiren aurretik eta ondoren larruazaleko biopsiak egin zitzaizkien tratatutako larruazaleko aldaketa histologikoak analizatzeko.

Emaitzak: Tratatutako 18 pazienteetatik 16rengan peken argitze ona edo bikaina objektibatu zen. Oro har, pazienteak oso pozik azaldu ziren emaitzekin. Tratamendua azkarra, segurua eta erosoa izan zen. Ez zen izan garrantzizko bigarren mailako ondoriorik eta ez zen beharrezko izan aurretiko anestesiarik eta tratamendu osteko baja laboralik.

Konklusioa: Argi pultsatu biziarekin egiten den tratamendua eraginkorra, segurua eta azkarra da eskuetako larruazala gaztetzeko, aldi berean azaleko pekak eta ehundura hobetzea lortzen delarik.


Jose Luis Azpiazu, Nagore Landa. "Dermitek- Teknologia Berrietako Zentro Dermatolologikoa surgicam kamerarekin". Sony ,The S&M. Urtarrila 2003, 8.
Dermatologian begizko azterketa garrantzi handikoa da eta kasuen konponketaren %90 suposatzen du. Sony ekipoek digitalizazioa, trukea eta ikustea errazten duten kalitate handiko irudiak hartzen dituzte.

Dermitek, Laser eta Kirurgia Estetikoko Klinikak duela lau urte hasi zuen bere lana. Gaur egun bi zentro dauzkate eta bertako espezialistak Estatu Batuetan laserrean prestatutako adituak dira eta urtero joaten dira Iparramerikara informazioa trukatzera laserrean ospe mundialeko adituekin, hala nola, Brian D. Zelickson Doktorearekin; dermatologo hau da Minneapolisko Clinica of Cosmetic Careko zuzendaria, eta AEBetako laserrean adituen artean bost onenen artean sartzen dute.

Sistema garraiagarria
Dermiteken ezarritako konponbidea kirofanoko orga txiki batean finkatutako ekipo mugikor bat da eta gelaz gela erabil daiteke. Orga txiki honetan doaz ordenadorea bere monitorearekin eta Surgican bideo kamera (Sony elektronikarekin); hau doitu daitekeen beso mugikor baten bidez finkatua dago.

Irudiaren kalitatea oso garrantzizkoa da
Dermatologian eta medikuntza estetikoan irudiaren garrantzia berebizikoa da, izan ere, ez baitago lortutako aurrerapenen froga hoberik tratamenduaren aurrea eta ondorena konparatzea baino.

Nagore Landa, ingeniaritza informatikoan lizentziadunak azaltzen digu premia klinikoen neurrira diseinatu duela gestio-softwarea. Programak oso modu sinplean kudeatzen laguntzen du irudi, paziente, kontsulta eta tratamenduen datu base guztia.


Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa ."ORBAINEN TRATAMENDUA VBEAM LASER KOLORATZAILE PULTSATUAREKIN". Hedapen nazionaleko aldizkaria: SALUD Y ESTETICA. 35 zk. 2004ko otsaila.


Nerea Landa, Oscar Aller, Nagore Landa Gundin, Jaione Torrontegui, Jose Luis Azpiazu. "SUCCESSFUL TREATMENT OF RECURRENT PILONIDAL SINUS WITH LASER EPILATION". Revista Dermatologic Surgery. Aceptado para la publicación. Noviembre, 2004.

Landa N, Aller O, Landa-Gundin N, Torrontegui J, Azpiazu J L

BACKGROUND: Pilonidal disease is a chronic disease of the natal cleft. Recurrent follicular infection is the causative factor.Surgical treatment has a significant failure rate and recurrence is common.Laser removal of hair in the natal cleft could be an alternative to surgery.

PATIENTS AND METHODS: 6 young men with recurrent pilonidal disease were treated with laser epilation in our clinic from 2000 to 2003. Most patiens had history of one or more surgical treatments in the area and all patiens had suffered recurrent folliculitis for years. An Alexandrita laser was mostly used and ocasionally an intense pulse light device. Number of epilation treatments ranged from 3 to 11, performed at 4 to 8 weeks intervals.

RESULTS: Folliculitis resolved progressively along with hair removal treatments .No more surgical treatments have been needed. Treatment was simple, quick with no complications.

CONCLUSION: Laser epilation of the natal cleft shoud be considered a first choice treatment for recurrent pilonidal disease. Besides, preventive laser epilation of the natal cleft in patients with recurrent folliculitis could avoid future surgery.


Nerea Landa. "THERMAGE ESTABLISHES VALUABLE ROLE IN AESTHETIC SURGERY". Revista Aesthetic Buyers Guide. Otoño 2005; pag. 28-30.

Artículo de discusión Thermacool con expertos europeos.


Nerea Landa Gundin, Amaia Fernandez, Oscar Aller, Jose Luis Azpiazu. "PÁPULAS Y PLACAS PRURIGINOSAS URTICARIALES PERSISTENTES TRAS DEPILACIÓN LÁSER EN PERSONAS ATÓPICAS". Revista Actas Dermo-Sifiliográficas. Mayo 2006;97(Supl. 2):27-150. Andrea Willey, R. Rox Anderson, Jose L. Azpiazu, Abnoeal D. Bakus, Richard J. Barlow, Jeffrey S. Dover, Jerome M. Garden, Suzanne L. Kilmer, Nerea Landa, Dieter Manstein, E. Victor Ross, Jr., Neil Sadick, Emil A. Tanghetti, DINA Yaghmai, And Brian D. Zelickson. "COMPLICATIONS OF LASER DERMATOLOGIC SURGERY". Lasers in surgery and medicine. 38:1-15(2006).

Background and objective
Innovations in lasers, light and radiofrequency devices have allowed for improved therapeutic efficacy and safety and the ability to treat patients with an ever-increasing number of medical and aesthetic indications. Safety remains a primary concern and the timely communication of complications and their managemet is vital to insure taht tretments be as safe as possible. The purpose of this report on the Proceedings of the First International Laser Surgery Morbidity Meeting is to provide laser experts the opportunity to present and discuss complications that their patients have experienced and how they were successfully managed.

Methods
Laser experts were invited to present complications of laser , light, and radiofrequency treatments that their patients have experienced and to discuss the potential mechanisms leading to ther complications their management and final outcomes.

Results
Nineteen unique cases are presented and the clinical management of each case discussed. Eighteem sets of pre-and post-operative photos are presented.

Conclusion
This report Shows taht even experts, with extensive experience using light-based therapies, can and do have patienets who develop complications. Sound clinical judgmente, and knowing how to avoid complications and their timely post-opwrative managemete, is essential to insure optimal therapeutic outcome. Lasers Surg. Med. 38:1-15, 2006.


5- Ikerketa lanak. 2001-2005 urteak

Dermitekek honako hau egiaztatu nahi du ondoko I+G lanen gainean:
1- Berauek gauzatzeko hipotesiak eta ekimena Dermitekeko pertsonal medikoari zor izan zaio.

2- Gauzatutako ikerkuntzak erabat independenteak dira. Ez ditu inork subentzionatu eta ez da egon inolako bekarik, eta ez da lortu beste ezein motatako laguntza materialik. Ikerkuntza batzuetan etxe komertzialek utzi dituzte aparatuak ikerketak iraun duen bitarterako.


2001 "The smoothbeam treatment protocol: 1.45microm. mid infrared laser diode laser for the treatment of wrinkles. treatment of cosmetic unit exhibiting facial wrinkles". Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa, Jaione Torrontegui.

"Smooth beam" (Kandela) laser diodo baten erabilgarritasuna aztertu zen zimurdura periokular ("oilo hankak") eta peribukalen tratamendurako, guztira 10 pazienterengan. Paziente bakoitzeko 6 emanaldi egin ziren. Lortutako emaitzak ez ziren onak izan, pazienteetako inork ez baitzuen lortu bere zimurduren hobekuntza esanguratsurik. Tratatutako larruazaleko ehunduraren hobekuntza arin bat sumatu zen paziente batzuengan.


2002 "Eskuen argi bidezko gaztetzea. 20 kasuren Estudio klinikoa eta histologikoa" Nerea Landa, Jaione Torrontegui, Iñaki Zabalza, Jose Luis Azpiazu. Dermitek klinika, Bilbao.



2003, "Psoriasi tratamendua kokatutako plaketan laser baskularrarekin". Nerea Landa. Dermitek klinika. Bilbo.

Aurrekariak: Laser baskularraz egiten den psoriasiaren terapiak daukan helburua psoriasi geruzak elikatzen dituzten odol kapilarrak koagulatzea da. Iradoki da sistema hau erabilgarria izan litekeela psoriasiaren tratamenduan.

Materiala eta metodoak: Zangoetan, besoetan eta enborrean psoriasia zeukaten 9 pazienterengan erabilitako tratamendu honen esperientzia daukagu Dermiteken. Paziente bakoitzari 2-3 psoriasi geruza tratatu zitzaizkion 595 nm koloratzaile pultsatuko laserrez, parametroak 7-8 Joule, V Beam (Kandela) modeloaren 3-6 mseg). Guztira 4-6 emanaldi egin ziren hilean behingo maiztasunez paziente bakoitzeko.

Emaitzak: Hobekuntza dermatologo batek ebaluatu zuen subjektiboki, oro har hartuta, geruzen %70ean, adibidez, %75. Zango eta sorbaldako 1/3 beheko geruzek hobekuntza handiagoa izan zuten ukondo eta belaunetako geruzek baino, seguru aski geruza lodiagoak izateagatik. Deigarria izan zen emaitzaren iraupena, 3-6 hilabetekoa izan baitzen %75 edo gehiago hobetutako geruzetan.

Konklusioak: 595 nm koloratzaile pultsatuko laserrez egindako tratamendua alternatiboa izan daiteke psoriasiaren gainerako tratamendu sintomatikoetarako. Emaitzaren iraupenak nahiko luzea dela ematen du.


2003 "Psoriasi tratamendua, banda estuko uvb fototerapia lokalizatuarekin. . Nerea Landa, Patricia Cuesta, Jaione Torrontegui, Nagore Landa, Maite Jauregui, ,Jose Luis Azpiazu.

Aurrekariak eta helburuak: Zuntz optikoaren bidez igorritako banda estu lokalizatu pultsatuzko (290-320 nm) UVB fototerapiaz emandako tratamendua, tratamendu berria da psoriasi lokalizatuarentzat. Ikerkuntza honen helburua tratamendu honen emaitza klinikoki ebaluatzea da.
Gainera, tratatutako pazienteen inpresioa eta gogobetetzea baloratu ziren.

Diseinu/materiala eta metodoak: Psoriasi arina edo moderatua zeukaten 18 paziente helduk parte hartu zuten azterketan eta 16k amaitu zuten azterketa. Binaka launa psoriasi geruza tratatu zitzaizkien B-Clear (Lumenis) aparatu batekin, hau zuntz optikoaren bidez zuzenean psoriasi geruzara igortzen den B pultsatuko (290-320 nm) argi ultramoreko lanpara bat da. Geruzak aldi berean baselina %5 salizilikoaz tratatu ziren eta paziente batzuengan kalzipotriol kremarekin. Tratamenduaren aurretik GDE (gutxieneko dosi eritematosoa) egin zitzaionen paziente bakoitzari eta lehen emanaldiari ekin zitzaion 2-3 bider lortutako GDE dosia. Ondoko emanaldietan %10-20 gehitzen joan zen GDE, bakoitzaren tolerantziaren arabera, gehieneko 7 GDEraino. Paziente bakoitzak 8 emanaldi gutxieneko bat egin zuen (astean bi). Geruza bakoitza dermatologo batek begiz baloratu zuen PSI zorroztasun indizea erabiliz. Eritema, lodiera, ezkatatzea 0tik 4rako eskalan baloratu ziren; eskalan: 1 = arina, 2 = moderatua, 3 = markatua, 4 = larria. Paziente bakoitzaren eta geruza bakoitzaren azken erantzuna baloratu zen ondoko eskala erabiliz: Hobekuntza oso ona (%80tik gora), ona-moderatua (50-80) edo txarra (%50etik beherakoa). Aurretiko argazkiak eta tratatutako geruzak eta tratatu gabeak konparatu ziren. Paziente bakoitza aztertu zen azken emanalditik hilabetera, hiru hilabetera eta 6 hilabetera. Paziente bakoitzak emaitza baloratu zuen: 3 = bikaina, 2 = ona, 1 = erdipurdikoa, 0 = aldaketarik gabe, -1 = okerrago. Gainera emaitzaren balorazioa eskatu zitzaien B-Clear tratamendua beste tratamendu batzuekin konparatuz -1etik 2ra, non 2 = oso gustura, 1 = gustura, 0 = ez gustura eta ez, ez- gustura, -1 = ez-gustura, -2 = guztiz ez-gustura. Bigarren mailako ondorioak ere erregistratu ziren.

Emaitzak: 16k osatu zuten tratamendua. 16 pazientetik 10ek (%62,5) hobekuntza ona lortu zuten (%50-80), eta 6 pazientek (%37,5) txarra. Emaitzaren iraupena 0 eta 4 aste artekoa izan zen, 5 pazientetan izan ezik, hauengan hobekuntzak irauten du 6 hilabeteko jarraipenaren ondoren. Bigarren mailako ondorioak hutsik egin gabe egun batzuetako gorritasuna eta erresumina izan ziren eta tarteka babak.
Paziente gehienek 1-2 (erdipurdi - ona) kalifikatu zuen emaitza eta, oro har, antzeko edo zertxobait hobe gisa juzkatu zuen aurretiko tratamenduekiko.

Konklusioak: Banda estuko UVB fototerapia lokalizatua alternatiba ona izan liteke psoriasiaren beste tratamendu sintomatikoen ordez geruza lokalizatu arinetan.


2003 "Aknearen fototerapia banda estuko eta intentsitate altuko argi urdinarekin. Adoleszenteen gogobetetze eta tratamendu osteko eboluzioaren azterketa". Nerea Landa, Patricia Cuesta, Jaione Torrontegui Nagore Landa, Maite Jauregui, Jose Luis Azpiazu.

Aurrekariak: Aknea aurpegiko larruazalean lesioak agertzeagatik karakterizatzen da, hala nola, komedoiak, papulak, pustulak eta noduluak. Gaixotasun hau duten nerabe gehienak eta pertsona heldu asko interesatuak egongo lirateke beren aknea sendatzeko edo ahal den neurri handienean hobetzeko, izan ere akneak norberaren irudi negatiboa sortzen laguntzen baitu. Pertsona hauetako asko urteetan tratatuak izan dira hainbat tratamendu topikoren bidez eta antibiotikoak hartuz, baina emaitza on gutxi lortuz. Gero eta interes handiagoa dago aknea tratatzeko metodo berri ez-erasokorrak garatzeko.

Helburua: Ikerkuntza honen helburua gazteen gogobetetasuna eta aknearen tratamenduan banda estuko eta intentsitate altuko argi urdinaren errezidiba indizea ebaluatzea da lortutako hobekuntza ebaluatuz eta kuantifikatuz.

Metodoak: Akne papulapustulosoa edo arinki moderatua zeukaten 15 eta 34 urte arteko 8 paziente tratatu ziren, hauen artean ahozko isotretinoinaz trata zitezkeen akne nodular gogor eta orbainak zeuzkatenak nabarmentzen ziren. 8 emanaldi egin ziren (astean bi) banda estu eta estimulatuko eta intentsitate altuko (Clearight, Lumenis) argi urdineko sistemaz. Energiak 30-40 Joule/cm2-koak izan ziren. Paziente bakoitzak bere hobekuntza maila baloratu zuen 1etik 10erako eskalan ondoko elementuak banaka hartuz: komedoi irekiak (zaldarrak), papulak (bikor gorriak), pustulak (zornedun bikorrak) eta noduluak ("barruko bikorrak"). Halaber, gantz gutxitzeak eta larruazalaren ehundura hobetzea ere behatu zen. Amaitzean, kalifikazio global bat eskatu zitzaien txarretik, hala-holako, on edo bikaineraino. Telefono bidezko jarraipena egin zitzaien hilean behin tratamendu ondoko errezidiba indizea ikusteko.

Emaitzak: Oro har, pazienteak gustura azaldu ziren azken emaitza baloratzean: "ona" (3 paziente), "erdipurdikoa" (3 paziente) edo "txarra" (2 paziente). Lesioak banaka honela baloratu zituzten batez beste: Zaldarrak (4´14), papulak (5´57) pustulak (5´43), noduluak (5). Tratamendua minik gabea eta segurua izan zen, ez baitzen garrantzizko bigarren mailako ondoriorik agertu. Aknearen errezidiba 0 eta 8 astean azaldu zen zortzigarren emanaldiaren ondoren.

Konklusioa: Banda estuko argi urdinarekin emandako aknearen tratamendua nahiko eraginkorra izan zen akne papulapustuloso moderatu-arinarentzat, batez ere aknearen azaleko eta hanturazko lesioak hobetzea lortuz, hala nola, papulak eta pustulak. Tratamendu ondoko errezidiba paziente guztiengan adierazi behar da.


2003 . "Aknearen fototerapia banda zabal eta beroko argi bizi sistema berriarekin" Nerea Landa, Maite Jáuregui, Patricia Cuesta, Jaione Torrontegui, Jose Luis Azpiazu.

Akne papulapustuloso eta nodularra tratatzeko argi bizi ikuskor eta infragorria igortzen duen aparatu berriaren erabilgarritasuna ebaluatu zen. Base teorikoen arabera aparatu hau erabilgarria izan daiteke arazo honetan, guruin sebazeoaren atrofia partzialaren ondorio posiblean oinarrituta. 6 emakume paziente tratatu ziren akne nodular, papulopustuloso eta larruazal koipetsu maila desberdinak zeuzkatenak. 4-6 emanaldi egin ziren paziente bakoitzeko. Aparatuaren gehieneko bolumenaren %50 energia erabili ziren. Paziente guztiek akne lesioen murrizte partziala nabaritu zuten, eta aldi berean, baita koipe jariakinaren gutxitzea ere. Emaitzaren iraupen maila 4-8 astekoa izan zen, ondoren errezidibatu egin ziren lesioak. Ez zen ikusi garrantzizko bigarren mailako ondoriorik. Paziente batengan emanaldietako batean azaleko zarakar bat gertatu zen baina ondoriorik gabe desagertu zen. Pazienteek nahiko gustura zeudela lortutako emaitzarekin esan zuten.


2003 "Bitiligo banda estuko uvb fototerapia lokalizatuarekin". Nerea Landa, Maite Jauregui, Jaione Torrontegui, Nagore Landa, Patricia Cuesta, Jose Luis Azpiazu.

Bitiligoa larruazaleko hartutako gaixotasun kroniko bat da, ez da bere jatorria ezagutzen eta gutxi gorabehera populazioaren %1i erasaten dio; bere ezaugarriak ertz ondo zehaztutako makula zuri batzuk dira.

Bitiligoa gaixotasun ikuskorra delako, pazienteek batzuetan estres emozional handia eta minusbaliotasun psikologikoa jasaten dute. Tratamendu eraginkor gutxi dago gaixotasun hau tratatzeko eta dauden apurrak garesti eta gogaikarriak izan daitezke, batzuetan bigarren mailako ondorio desatseginak eragin ditzakete.

Bitiligo zabaldua eta orokortua daukaten pazienteentzat argi ultramore-B (UVB) bidez emandako terapia da onura eskaintzen duen tratamendu moduetako bat. Halere, UVB igortzen duten "Fototerapia kabinek" eta panelez osatutako aparatuek larruazal lesionatua ez ezik larruazal sanoa azaltzen dute. Gaixotasuna gainditzea lortzeko, pazienteek sarritan UVB emanaldi askotara makurtu beharra daukate dosi baxuetan "Fototerapia kabinetan". Bitiligo lokalizatua daukaten pazienteentzat bada aparatu mota berri bat; honek UVB argi teraupeutikoaren dosi altuetako erradiazio azkar eta selektiboa ematen du bitiligo lesioetan eta aldi berean larruazal sanoa azaltzea eragozten du.

5 eta 69 urte bitarteko (2 haur eta 5 adineko) 7 paziente tratatu ditugu Dermiteken. Paziente bakoitzari 2 alde tratatu zaizkio UVB lokalizatutako fototerapia aparatuarekin. Guztiei egin zitzaien MED bat. Hasierako dosia MED delakoaren %80koa izan zen, eta %10-20an gehituz joan ziren emanaldi bakoitzean tolerantziaren arabera. 6tik 7ra mailako emanaldiak egin ziren paziente bakoitzeko, 11 hartu zituen batek izan ezik. 7 emanaldi egin zituen 13 urteko haur batek %70eko berpigmentazioa lortu zuen geruzetako batean.

Emaitzen balorazioan kontuan eduki behar dugu gauzatutako emanaldien kopurua baxua izan zela, 20 emanaldirainoko tratamenduak baitaude deskribatuak. Soilik gure esperientzia mugatua islatu nahi dugu.


2003"Hantura ondoko hipopigmentazio tratamendua banda estuko uvb lokalizatuko fototerapiarekin. Nerea Landa, Maite Jauregui, Jaione Torrontegui, Nagore Landa, Patricia Cuesta, Jose Luis Azpiazu.

49 urteko paziente baten kasua komunikatzen dugu. Emakume honek zangoen atzeko aldean 595 nm koloratzaile pultsatuko laserrez egindako barize tratamenduaren ondoren hipopigmeztazio fokalezko lesioak zeuzkan, baina erabateko berpigmentazioa lortu zuen UVB lokalizatuko 10 fototerapia emanaldiren ondoren.


2003. Irrati maiztasun gehi argi pultsatu bizizko teknologia berri baten erabilpena medikuntza estetikoan. Abantailak eta mugak depilazio etengabean. Nerea Landa, Jose L Azpiazu, Oscar Aller, Jaione Torrontegui.Clínica Dermitek. Bilbao.

Sarrera: Laser eta argi pultsatu bizizko tratamenduarekin egindako depilazioa eraginkortzat eman da praktika klinikoan. Laser eraginkor hauetako batzuek espektro elektromagnetikoaren inguruko alde gorri eta infragorrien uhin longitudeak igortzen dituzte. Ilearen kolorea, kantitate aldagarrietan, pigmentu beltz-gaztainkara edo eumelanina eta pigmentu hori-gorri edo feomelanina presentziak determinatzen du genetikoki. Gehieneko eumelanina kantitatea ile beltzean ematen da eta feomelaninarena, berriz, ilegorrian.

Ile iluneko eumelanina edo pigmentu beltz-gaztainkarak laserraren argi gorri edo infragorri gehiago zurgatzen du eta ondorioz ile hau hobeto depilatzen da; ilegorriaren feomelanina edo pigmentu hori-gorriak argi gutxi zurgatzen du eta ondorioz ile hau nekezago depilatzen da. Horregatik, laser depilazioa ile oso horail edo ilegorrian baino eraginkorragoa da ile beltz edo gaztainkaran. Ile gris edo zuriaren agerpena melanozitoak galtzeari zor zaio. Melanina ausentziak laserrak eraginkorrak ez izatea eragiten du ile zuria kentzeko orduan. Irrati maiztasuna melanina ausentzian folikulu iletsua eta ilearen zurtoina bero dezakeen energia elektriko mota bat da; horregatik, hipotetikoki, erabilgarriago egiten du melaninarik gabeko ilajetan, esaterako, zurian, Oraindik orain onartutako aparatu berri batek aldi berean irrati maiztasun energia eta argi pultsatu bizizko energia optikoa igortzen ditu depilaziorako.

Helburua: Ikerkuntza honen helburua ile zuriko eta beste koloretako ilea daukaten pertsonen depilaziorako energia elektro-optikozko (ELOS) aparatuaren eraginkortasuna eta segurtasuna determinatzea da.

Materiala eta metodoak: Ikerkuntza pilotu honetan 6 paziente sartzen dira. Gorputzeko hainbat alde tratatu ziren ELOS emanaldi batekin

Emaitzak: Bilo galtze arin bat lortu zen alde tratatuetan. Ile zuria ez zen argitu. Bi kasutan bigarren mailako hiperpigmentazioa egon zen.

Konklusioak: Lagin tratatuarekin ezin daiteke lortu behin behineko konklusiorik emaitzaren gainean. Garrantzizkoa da pertsona beltzarandu edo brontzeatuak ez tratatzea hiperpigmentazio arriskuarengatik


2004 Irrati maiztasun ez ablatibo (Thermacool) sistema berri bat aurpegi eta lepoko lifting-erako. 34 pazienteren ikerketa klinikoa.
Nerea Landa, Oscar Aller, Jose Luis Azpiazu. Clínica Dermitek de Láser, Dermatología y Cirugía Estética. Bilbao, Bizkaia.

Aurrekariak eta Helburu: Irrati maiztasun sistema berri batek (Thermacoo TC, Thermage) irrati maiztasun energia igortzen du larruazalean zehar; energia honek larruazalaren eta azalaren azpiko zuntzen berotze bolumetriko kontrolatua eragiten du. Aurrez aldetiko ikerkuntza kliniko eta histologikoek erakutsi dute aparatua eraginkorra dela aurpegi eta lepoko azalaren teinkada esanguratsua eragiteko, zehazki bekainak jasotzeko, lepoa altxatzeko, masailetako larruazala tinkatzeko eta zimurdura nasogeniano eta periokularrak murrizteko. Gainera, hobekuntza nabariak hauteman dira akne eta akne-markatan. Pazienteak berehalaxe itzultzen dira beren ohiko zereginetara. Mekanismoak kolageno zuntz berriak ugaritzea eragiten du dermis sakonean.

Materiala eta metodoak: 34 paziente tratatu ziren Thermacoolez Dermiteken aurpegiko zenbait aldetan: 1) beheko masailezurra, eta lepoa, 2) beheko masailezurra, lepoa eta masailak, 3) beheko masailezurra eta masailak, 4) kopeta eta periokularra, edo 5) aurpegi osoa. Pazienteek emanaldi bat edo bi hartu zituzten (bizpahiru hilabeteko tartearekin), emanaldi bakoitza 30etik 60 minuturako iraupenarekin. Erabilitako energia 81 eta 131 Joule/cm2 tartekoa izan zen. %5 lidokaina krema anestesiko topikoa erabili zen emanaldia baino bi ordu lehenago. 1 eta 4 hilabeteren buruan hobekuntza klinikoa baloratu zen tratamenduaren aurretik eta ondoren Dermikameraren bidez ateratako sistema fotografikoaren bidez. Baloratu ziren: larru laxotasuneko hobekuntza, hanpadura sentsazioa eta gazteagotasun itxura. Halaber, paziente bakoitzari galdetu zitzaion bisita bakoitzean emaitzarekin pozik zegoen ala ez.

Emaitzak eta konklusioak: Paziente gehienengan aurpegiko laxotasun edo biguntasunaren hobekuntza orokorra lortu zen, nabariagoa bereziki masaila aldean eta bekain erorietan. Gogobetetasuna altua izan zen tratatutako paziente gehienengan.

BIBLIOGRAFIA AIPAGARRIA
Zelickson B, Kist D, Bernstein E, et al.Histological and ultraestructural evaluation of the effects of a radiofrequency based non-ablative dermal remodeling device.Estudio presentado en el anual meeting ASLMS, Anaheim, California, Abril 2003.

Iyer S, Suthamjariya K, Fitzpatrick R.E. Using a Radiofrequency Energy Device to Treat the Lower Face: A Treatment Paradigm for a Nonsurgical Facelift.Cosmetic Dermatol 2003; 16 (2):37-40.

Ruiz-Esparza J, Barba J. Nonablative Radiofrequency for Active Acne Vulgaris: The use of Deep Dermal Heat in the Treatment of Moderate to Severe Active Acne Vulgaris (Thermotherapy): A Report of 22 patients.Dermatol Surg 2003; 29:333-339.

Ruiz-Esparza J, Barba J. The Medical Face Lift:A Noninvasive, Nonsurgical Approach to Tissue Tightening in Facial Skin Using Nonablative Radiofrequency. Dermatol Surg 2003; 29:325-332 .


2005 Prestaketa bideko lana: Aknearen tratamendua diodo laserrez. 1450 "Smoothbeam".


6- Dermitekeko medikuek emandako prestakuntza etengabeko ikastaroak


•Jose Luis Azpiazu (kurtsoaren irakaslea). Martxoak 2001. "Barize tratamendua neodimio-yag laserrarekin 350 pazienterengan". Espainiako mediku espezialistei emana, Madril.

•Jose Luis Azpiazu (kurtsoaren irakaslea). Urriak 2002. "Barize eta kuperosi tratamendua laser baskularrekin". Dermitek Klinikan bertan emana, Bilbo.

•Jose Luis Azpiazu (kurtsoaren irakaslea). 2003ren otsailaren 21. "Kardiopulmonar eta desfibrilizazio erreanimaziorako tratamendu erdiautomatikoa kontsulta mediko bateko pertsonalarentzat". Dermitekeko pertsonal mediko eta administratibo guztiari emana, Bilbo.

Klinikan garatutako azken ikastaroa berpizte kardiobaskularrari eta kanpoaldeko depilazio automatikoari buruzkoa izan da. Ikastaro honek klinikako pertsonal guztia kualifikatu du berpizte tekniketan: ahoz ahoko aireztatzea, masaje kardiakoa, itolarriaren tratamendua (zerbait kontrako eztarritik joatean) eta kanpo aldeko desfibrilazio automatikoa. Klinikako ingurunea osasun zentro gehienetakoa baino seguruagoa da. Arrazoia da norbaitek geraldi kardiako bat jasango balu bere bihotza ongi ez dagoelako klinikan, berpiztu litekeela kanpo aldeko desfibrilagailu automatikoa geraldiko lehen minutuaren barruan erabiliz; honek %90aren biziraupen aukera suposatuko luke. Honek egiten du klinika "espazio babestu kardiakoa" izatea, eta gainera esan ahal izatea maila estatal eta europarrean "espazio kardiako seguruko" proiektu aitzindaria dela.

BIDEOA "KANPOTIKO DESFIBRILAZIO AUTOMATIKOA"



7- Prestakuntza etengabeko ikastaroetarako asistentzia

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza"Botox workshop". Apirila 28, 2000. 9 Internacional Symposium on Cosmetic Laser Surgery. Las Vegas. Nevada

•Jose Luis Azpiazu partaidetza "Laser safety". 2001ko apirila . ASLMS (American Society for Laser Medicine and Surgery, Inc.). Urteroko bilera. New Orleans, Louisiana

•Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa partaidetza "Collagen tightening by laser: a multispecialty phenomenon workshop". 2001ko apirila. ASLMS (American Society for Laser Medicine and Surgery, Inc.) Urteroko bilera. New Orleans, Louisina.

•Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa partaidetza "Laser resurfacing". Apirila 2001 ASLMS (American Society for Laser Medicine and Surgery, Inc.). Urteroko bilera.New Orleans, Louisina.

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetzak "Botox". 2001. "Begitarte, kopeta eta oilo-hanka zimurdurak zuzentzeko trebakuntza ikastaroa". Carruthers Doktoreak, teknika honetan munduko garrantzitsuena den kanadar mediku dermatologo ospetsuak emana . Ruber klinikan. Madril.

•Jose Luis Azpiazu, Nerea Landa partaidetza "Juvederm betegarri substantziak". 2002ko azaroak 23. Tailer praktikoa. Euskadiko Zentro intermutuala. Bilbo.

•Dermitekeko pertsonal mediko eta administratiboaren partaidetza "Komunikazio tekniketan". 2002ko azaroa. Javier Tejerina jaunak emana (PSICOBEGIA). Bilbo.

•Dermitekeko pertsonal mediko eta administratiboaren partaidetza "Erreanimazio kardiopulmonar eta desfibrilizazioko teknika erdiautomatikotan kontsulta mediko bateko pertsonalarentzat".2003ko otsailak . Jose Luis Azpiazu jaunak emana. Bilbo.

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Laser treatment of vascular lesions including leg veins course". 2003ko apirila . California ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Optimizing laser parameters for tretament of cutaneous vascular lesions workshop". 2003ko apirila. California ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Laser treatment of vascular lesions including leg veins course".Abril 2003. California ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Optimizing laser parameters for tretament of cutaneous vascular lesions workshop". Abril 2003. California ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza"Collagen remodeling and non-ablative photorejuvenation workshop". Abril 2003. California ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Non-ablative and ablative laser resurfacing course". Abril 2003. California ( USA ).

•Nerea Landa partaidetza "XXXI. Dermatologia eta Benereologiako Kongresu Nazionala". 5-7 Ekainak 2003. Euskalduna Jauregia. Bilbo.

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Laser and light source hair removal course". 2004ko maiatzak. Texas ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Laser treatment of vascular lesions including leg veins course". 2004ko apirilak. Texas ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Skin Rejuvenation Course". 2004ko apirilak. Texas ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Diode Laser Technology Workshop". 2004ko apirilak. Texas ( USA ).

•Nerea Landa, Jose Luis Azpiazu partaidetza "Non-ablative and Collagen Remodeling Workshop". 2004ko apirilak. Texas ( USA ).

Gure bezeroei tratu ona emateko gure helburuaren barruan klinikako pertsonal guztiak urtero prestaketa ikastaro bat hartzen du pazientearekiko komunikazioa hobetzeko.

8- Eterna, Dermitekek elaboraturiko dibulgazio aldizkariak

Lau hilabetean behin Dermiteken elaborazio propioko aldizkari bat argitaratzen da, "ETERNA", 2001. urtetik hona, eta bertan zabaltzen dira estetikarekin, laserrarekin, argi bizi pultsatuarekin eta beste hainbat teknologia berrirekin zerikusia daukaten azken ezagutzak.


9- Elkarte zientifikoetan afiliatzea

Dermatologiako asoziazio espainiarra (AED).

American Academy of Dermatology (AAD).

American Society of Laser in Medicine and Surgery (ASLMS),
gizartean partaidetza aktiboa daukaten kideei ematen zaien fellow azterketarekin.

American Society of Emergency Physicians.

American Heart Association.

Larrialdi Medikuntzako asoziazio espainiarra (SEMES).


Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com