94 401 01 10

667 40 59 59

Dermitek Bekak 2018 “Emakumeak eta Teknologia”

por | Nov 21, 2018 | Otros, Noticias Dermitek | 0 Comentarios

DERMITEKEK AZAROAK 20AN BANATU ZITUEN EMAKUMEAK ETA TEKNOLOGIA BEKAK

DERMITEK klinikak 2018ko apirilean iragarri zuen lehen aldiz Emakumeak eta Teknologia Beka Programa, ikasgeletatik abiatuta eten teknologikoa haustea helburu duen ekimena, STEM esparruko ikasketetan emakumearen presentzia areagotzeko helburuarekin.

DERMITEK klinika estetikoak urteak daramatza gizon eta emakumeen arteko berdintasun profesionala sustatzen, herritarren %50a baino gehiagoren talentuaren ekarpenari esker enpresen produktibitatea hobetuko den konbentzimenduarekin. Hori dela eta, Emakumeak eta Teknologia beka programaren sorkuntzarekin batera Dermitekek eragin zuzena izan nahi du emakumeak zientziaren esparruan izango duen sarreran.

Zentzu honetan, eta 2018ko apirilean martxan jarritako programari so eginez, hurrengo azaroaren 20an 17:30tik aurrera beka irabazleen entrega ekitaldia izango da Bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitarte Pasialekua 3, Bilbo). Ekitaldi honetan parte hartzaile moduan azalduko dira besteak beste Lorena Fernández, Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria eta Deusto Interdisciplinary Research Platform on Gender-ko kidea; Mikel Álvarez, Mondragon Unibertsitateko presidentea; Susana Zaballa, Emakumeekin erakundeko presidentea; Carolina Pérez, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendariaren elkarteko presidentea, eta Nerea Landa, Dermitekeko bazkide zuzendaria. Ekitaldia lagunarteko giroan bukatuko, bertaratutakoen arteko networking batea hain zuzen, koktel batez girotua egongo dena.

Emakumearentzat irekitako esparrua

Zientziak eta teknologiak eragin zuzena dute gure bizitzako alor garrantzitsuenetan, hezkuntza, osasun eta politikan adibidez. Etorkizun hurbil batean TIC-ek lan aukera eta negozio ildo berriak sortuko dituzte. Neskak zein emakumeak aldaketa honen parte izan behar dira, beraien ikuspuntua guztiz beharrezkoa baita. Horregatik, haurtzaroan sortutako estereotipoetatik haratago doan hezkuntza lehenestea beharrezkoa da, ikasgeletara emakume ingeniari, informatikari edo arkitektoak ikasgeletara hurbilduz informazioa eta orientazio profesionala osatzea lortuko dugularik.

Zentzu honetan, eta bere Giza Erantzukizun Korporatiboari men eginez, Dermitekek emakumeak laguntzeko konpromezua du, eta Emakumeak eta Teknologia programak STEM esparruko ikasketak (ingelesez Science, Technology, Engineering and Mathematics) ikasturte honetan hasi dituzten emakumeak lagundu nahi ditu. Zehazki, edizio honetan sarituak izan diren hirurak Matematika, Ingeniaria eta Antolakuntza eta Fisika esparrukoak dira. Dermitekek Bizkaian ingeniaria, arkitektura edo zientzia adarretako ikasketak aukeratu dituzten emakumeak lagundu nahi ditu, teknologiaren hazkundeak eta garapen ekonomikoak gizartearekiko duen balioa nabarmenduz. Horregatik, Dermitekek 1.000€-ko hiru beka eman ditu.

Konbentzimendu osoz eten teknologikoaren desagerpenerako lan eginez, Dermitekek emakumeak ikasketa teknologikoen hautua egitera animatu nahi ditu, eten teknologiko hau murriztea beharrezkoa baita (ingeniaritza eta arkitektura alorretan matrikulen %75a gizonezkoei dagokio*). Zientzia-teknologia profileko profesionalen beharrizanak STEM genero etenean jartzen du fokua, eta emakumezko gazteengan interesa pizteko beharra, gaur egun oso murritza dena. Izan ere, Pisa informearen arabera 15 urteko espainiar nesken %7ak soilik baitu ingeniaritza edo informatika ikasteko interesa.

* Hezkuntza Ministerioko datuak 2015-2016 ikasturterako

Ultimos Artículos

Todo sobre Tratamientos para Varices: Guía Completa

Todo sobre Tratamientos para Varices: Guía Completa

Si estás buscando soluciones efectivas para las molestias de las varices, ¡has llegado al lugar indicado! En este artículo, te proporcionaremos información detallada sobre los diferentes tratamientos disponibles para abordar este problema común. Prepárate para...

¿Vale la pena el Plasma Rico en Plaquetas capilar?

¿Vale la pena el Plasma Rico en Plaquetas capilar?

El plasma rico en plaquetas capilar, también conocido como PRP capilar, es un tratamiento cada vez más popular para abordar problemas relacionados con la pérdida de cabello y la salud del cuero cabelludo. ¿Pero realmente vale la pena considerarlo como opción? En este...

En la misma categoría

error: Alerta: Contenido protegido !!