
KARTZELARATUAK DAUDEN HAINBAT BORTXATZAILERI ELKARRIZKETA BAT EGIN ZITZAIEN EUREN BIKTIMA POSIBLE BATEN ALDETIK ZERK ERAKARTZEN DITUZTENJAKITEKO. HONA HEMEN ERANTZUN INTERESGARRI BATZUK:
1) Biktima posible batengan erreparatzen duten lehenbiziko gauza orrazkera izaten da. Askoz ere ohikoagoa da, zaldi isatsa deritzonaren motako orrazkera, trentzak edo iletatik tiratzeko moduko beste edozein orrazkera duten emakumeei erasotzea; alegia, askoz ere normalagoa da ile luzea duten emakumeei erasotzea. Ile motzeko emakumeak askoz gutxiagotan izaten dira bortxatzaileen biktima.
2)
Begiratzen dioten bigarren gauza arropa izaten da. Erraz eta azkar biluztu litezkeen emakumeengan erreparatzen dute. Horrez gain, oinez doazen bitartean telefono mugikorraz hizketan edo beste zerbait egiten ari diren emakumeak begiz jotzen dituzte gehienbat: horrek adierazten die aditasuna beste zerbaitetan jarrita eta desarmaturik daudela eta, erasoz gero, erraz menperatuko dituztela.
3)
Emakumeak gehien eraso eta bortxatzen dituzten orduak egunsentikoak izaten dira, goizeko 5:00etatik 8:30ak arte; edo bestela 22:30tatik aurrera.
4) Erasotzeko lekuari dagokionez, gizon hauek emakumea beste leku ezkutuagoren batera azkar eraman dezaketen lekuetan jotzen dute erasoa, inork ikusiko dituen beldurrik gabe bortxaketa gauzatzeko. Borrokarako jarrera erakusten badiezu, bortxatzaileek amore ematen dute minutu pare bat igarotzerako: ez duela merezi pentsatzen dute, denbora alferrik galtzen ari direla.
5) Adierazi zuten ez dietela erasotzen euritakoa edo urrun samarretik arma gisa erabiliak izan daitezkeen objektuak daramatzaten emakumeei (giltzek ez dituzte beldurtzen, izan ere, arma gisa erabili ahal izateko, biktimak oso hurbil egon beharra dauka).
6) Baldin norbait atzetik segika ari bazaizu kalean, geltoki zein aparkalekuren batean, edota igogailuan edo eskaileretan susmagarria deritzozun norbaitekin egokitzen bazara, begira iezaiozu zuzenean aurpegira eta egiozu galderaren bat, adibidez, “ba al duzu ordurik? Bortxatzailea bada, gero ezagutuko duzun beldur izango da eta ez zaitu biktimatzat hautatu nahiko. Lortu behar duzuna zera da: bortxatzaileari sinestaraztea zu ez zarela biktima egokia.
7) Norbaitek, ustekabean agertu eta heltzen badizu, EGIN GARRASI. Bortxatzaile gehienek esan zuten aske utziko luketela emakumea, garrasika hasten bazen edo borroka egiteko prest agertzen bazen. Berriro: bortxatzaileak BIKTIMA ERRAZAK nahi izaten ditu. Garrasika hasten bazara, ez da ausartuko zugana hurbiltzera eta segur aski ihesari emango dio.
8) Egon zaitez beti erne zeure atzean gertatzen denari. Portaera susmagarriren bat igartzen baduzu, ez egin ezikusiarena. Egin kasu zeure senari. Egizu kontu hobe dela zure beldurra funts gabea zela ohartzea eta une batez lotsa jasatea. Argi eduki behar duzu, askoz ere okerrago geratuko zinatekeela norbait hori bortxatzailea balitz eta eraso izan balizu.
9) Edozein arrisku egoeratan, garrasi egin beharrean aurkitzen bazara, oihukatu beti “SUA! SUA! ”. Askoz pertsona gehiago hurbilduko dira (jakin minez). Zure oihua “Lagundu!” baldin bada, pertsona gehienek, beldurragatik, ez dute kasurik egiten.
10) Azkenik, mesedez, pasa iezaiezu orri hau ezagutzen dituzun beste emakume batzuei, edota gizonezkoei; hauek ere beren emazte, alaba, emaztegai etab.i helaraz diezaieten. Arau xinple batzuk besterik ez dira baina gerta daitezke funtsezkoak benetan arazo larriak saihesteko eta are bizia salbatzeko.
Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com