
Bilbao,2007ko urriak 24.-
| DUEÑAS-JABEAK |
Geure bizitzen JABEAK.
GEURE gaitasunen JABE, geure mugak zaintzeko eta, beharrezko bada defendatzeko.
|
DÓMINE HOTELA, BILBO |
Mazarredo zumarkalea, 61 |
2007ko urriak 24 |
17:00-etatik 20:00-etara |
INIZIAZIO IKASTAROA |
SARRERA
DUEÑAS-JABEAK programak , Dermitek Klinikak babesturik, Wing Tsun-erako iniziazio ikastaro hau aurkezten du emakumeari segurtasuna emateko helburuaz eraso fisikoko egoeraren batean aurki litekeen kasurako . Irakatsiko diren teknikak Wing Tsun eta Eskrimako antzina-antzinako arte txinatarrean oinarrituak dira.
“Eraso batetik defendatzen jakitea baino hobea den gauza bakarra erasorik ez gertatzea da”
ERASOA gerta litekeela badakigu, eta honen azken helburua ez dela lesiorik eragitea, BIKTIMA menperatzea baizik.
Ikastaro hau EDOZEIN EMAKUMERI zuzendua da, ez bakarrik tratu txarrak jasaten dituztenei. Emakume guztiek jasan dezakete erasoa euren bizitzako momenturen batean.
Gauza jakina da fisikoki indartsua den pertsonak abantaila handia daukala bere alde eraso kasuan, batez ere aurkaria ahulagoa eta oldarkortasun gutxiagokoa bada. Halere, ikastaro honi esker “indarraren” kontzientzia hartu ahal izango dugu eta alderdi hori landuko dugu abiapuntutzat hartuz gaitasun fisikoa eta “agresibitatearen” erabilpen onena.
Ikaskuntza hau bi alderditan dago oinarritua: psikologikoan eta fisikoan.
IKASTAROKO IRAKASLEAK
María Luisa López Ibarrondo : Psikologoa. Erasoaren alderdi psikologikoak. Psikologo honek landuko duen alderdia autoestimaren sendotzea izango da.
Soraya Campana : Win Tsun eta Eskrimako aditua. Ikastaroaren alderdi Fisikoa. Emakumeari laguntzeko mota honetako ikastaroak ematea du bere bizibidea. Sorayaren maisua Sifu Víctor Gutiérrez da, Wing Tsun Borrokako Prestakuntza Programako arduraduna, Europa guztirako. Beronekin batera fundatu du Sorayak Dueñas-Jabeak Programa.
TEKNIKAK
Zertan datza Wing Tsun eta Eskrima?
Elkar osatzen duten bi borroka arte dira, adimenaren, sentikortasunaren eta estrategiaren garapena daukate helburutzat indar hutsaren erabilpena edo ehunka teknikaren ikasketa baino areago. Horrexegatik dira bereziki egokiak indartsuak ez diren pertsonentzat.
Zergatik Wing Tsun?
Bi emakumek diseinaturiko borroka artea delako, bi monja shaolin-tarrek. Emakume hauek ohartu ziren teknika tradizionalek ez ziotela defentsa bermerik eskaintzen borroka kasuan fisikoki ahulena zen pertsonari. Horregatik sortu zuten beste sistema bat, estrategian eta lau borroka kontzeptutan oinarritzen dena:
Bidea libre badago, segi aurrera
Zerbaitekin behaztopa egiten baduzu, manten zaitez hari lotuta
Haren erasoa indartsuagoa bada, eman ezazu amore
Aurkariak atzera egiten badu, jarraitu aurrera
Gauza harrigarri bati esker, Wing Tsun artea ukimenaren entrenamenduan oinarritzen da, Chi Sao (esku eranskorrak) deritzonean alegia. Honetan bereizten da gainerako beste kirol jardueretatik eta defentsa pertsonaleko metodoetatik.
IKASTAROAREN HELBURU OROKORRAK
Mugak markatzea:
Fase honetan planteatzen zaizkigu eguneroko bizitzan jarduteko forma eta moduak. Beraz, gure kezkak era orokor batean jokatzeko daukagun eran zentratua egon behar du.
Geure jarrera aztertu erasokoa ez den egoera batean.
Segurtasuna, konfiantza eta indarra transmititu, geure mugak markatuak geratuko diren eta hauek zeharkatzera inor ausartuko ez den eran.
Mugak zaintzea :
“Alarma seinalea” sentitzen ikasi. Egoera hauetan geure buruari entzuten ikasi. Geure sentsazioetan erreparatu, parametro bakar gisa. Fase honi “eremu horia” deituko diogu.
Mugak defendatzea:
Ahalik eta azkarren jokatzen ikasi. “Eremu gorria”n gaude.
Emakume gehienok sentitzen dugun jotzeko beldurra landu. Zenbait egoeratan, ez jotzeak arrisku larrian jartzen gaitu eta horrek ondorio larriak izan litzake.
DERMITEK- EN PROIEKTUA
Honela, Bilboko klinikak emakumea babestearen alde ekin zion bidetik jarraitzen du. Horren lekuko, duela gutxi Bizkaiko emakume artisten aldeko eta bularreko minbizia duten emakume elkartearen aldeko babesa.
Ikastaro deialdi honek izan duen erantzunak estimazio baikorrenak ere gainditu egin ditu. Klinikako zuzendari eta ekipo guztiaren ordezkari diren Nerea Landa doktoreak eta Jose Luis Azpiazu doktoreak zera esan dute: geure esker ona adierazi nahi diegu Dermitek enpresari hazten lagundu dioten emakume guztiei, horiek egin baidute posible emakume guztiak babestu ahal izatea berebiziko garrantzia duten arazo sozialetan”.
Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com