programa dueñas

 

DERMITEKEK BRUCE LEE-REN TEKNIKETAN OINARRITURIKO EMAKUMEENTZAKO DEFENTSA PERTSONALEKO PROGRAMA BAT BABESTU DU

Bilbotar klinikak hilaren 13an Dueñas-Jabeak aurkeztu zuen, bere esker ona agertzeko bere aitzindaritza lortzen lagundu dioten emakumeei

Bilbo, 2007ko ekainak 8 .-

Dermitekek, laserrean oinarrituriko tratramendu dermatologikoetako klinika estetiko aitzindaria bera, emakumeentzako defentsako trebakuntza programa berri bat babestu du, Dueñas-Jabeak deritzona, gerta litekeen edozein eraso fisikori aurre egin ahal izateko. Proiektua joan den asteazkenean, ekainak 13, aurkeztu zen, goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera bitartean, Bilboko Domine Hotelean.

Ikastaroa eman zutenak Soraya Campana wing tsun-eko monitore eta idazlea eta María Luisa López Ibarrondo psikologoa izan ziren. Deialdiaren erantzunak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

Dueñas-Jabeak bereziki diseinatua dago emakumeei bat bateko eraso baten prebentziorako oinarrizko urratsak azaltzeko eta erasoen aurrean trebetasunez defendatzen irakasteko. Wing-tsun txinatar teknika munduko borroka sistema ezagunena da Bruce Lee ospetsuak praktikatzen zuena; eskrima deritzona, bestalde, Filipinetako borroka artea da eta norberaren gorputza eta inguruan izaten ditugun hainbat objektu baliatzen ditu arma gisa.


Programa honekin, Dermitekek, bere betiko ildotik jarraitzen du, alegia, emakumearen mundua babesten, eta testuinguru horretan kokatu behar dira, duela gutxi, emakume artisten aldeko eta bularreko minbizia duten Bizkaiko emakume elkartearen aldeko babesa. “Ekimen honen bitartez geure esker ona agertu nahi izan diegu Dermiteki hazten lagundu dioten emakumeei, egoera jakin batzuetan guztiz baliagarria gerta dakiekeen erreminta bat emanez, beste gizarte arlo batzuetan garrantzi handikoak diren alderdi sozialetan laguntzen diegun era berean”, adierazi dute bilbotar klinikako zuzendariak diren Nerea Landa eta Jose Luis Azpiazu doktoreek.

Defentsa pertsonaleko teknikez arduratzen garen lehenbiziko aldia dugu hau, izan ere une jakin batzuetan emakumeentzat guztiz baliagarria gerta daiteke eraso fisiko batetik onik ateratzeko. Bi oinarri nagusi dauzka, bat psikologikoa eta bestea fisikoa. Soraya Campanak, benetako borrokako mugimenduetan oinarrituriko borroka arte honetako aditua bera, Víctor Gutierrez ospetsua dauka maisutzat, une honetan wing tsun borrokako Europar Formazioko Buruzagia eta proiektu honen fundatzaileetako bat.



Argazkiak



















Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com