Landa doktoreak azken berrikuntza dermatologikoak azaldu zituen Laserreko Amerikar Elkartearen Kongresuan
Bilbo, 2007ko apirilak 11.-
Bilboko Dermitek Kliniokako Zuzendaria den Nerea Landak, laser bidezko depilazioari buruzko ikastaro bat eman zuen Laser Mediko-Kirurgikoko Amerikar Elkartean antolaturiko urteroko kongresuan. Bilera, munduko espezialista onenen partaidetzarekin, Grapevinen (Texas) izan zen, Apirilaren 11tik 15era.
Bizkaitar dermatologo ospetsua izan zen bileran parte hartu zuen aditu europar bakarra. Beste sei espezialista estatubatuarrekin batera, David J. Goldberg doktoreak gidaturiko depilazioari buruzko ikastaro batean parte hartu zuen. Bizkaitar adituak hitzaldi bat eman zuen “Laser Depilazioa Europan” izenburuarekin. Beste ikuspegi batzuen artean, arazoren bat aurkezten duten kasuetan, adibidez, aurpegiko depilazioan, jarraitu beharreko protokoloaz jardun zuen.
Aitzindaria sabeleko erradiomaiztasunean
Gainera, jardunaldietan, beste hitzaldi bat eman zuen Thermacool teknikaren gainean, kongresu berean barne hartzen baitzen gai hau ere. Dermitek, Europa mailako klinika aitzindaria baita metodologia hau aurpegian eta begietan aplikatzean, hitzaldi bat eman zezan gonbidatu zuten, eta, oraingo honetan, erradiomaiztasuna lehenbiziko aldiz sabelean aplikatuz lortu den arrakasta azaldu zuen. Dermitekek 21 pazienterekin eginiko azterketa batek frogatzen du Thermacoolak gorputzeko alde horretan daukan eraginkortasuna. Aipatu teknikak kirurgiarik gabe larruazala tinkatzea ahalbidetzen du, beroa aplikatuz, kolageno berria formatzeko. “Dermitek izan da Europa mailan teknika hau aurpegian, begietan eta sabelean aplikatu duen lehenbizikoa, gero nazioarte mailan hedatuz joan bada ere”, Landa doktorearen arabera.
Kongresuaren programak, bere 27. edizioa baitzuen, barne hartu zituen prestakuntza eta workshops ikastaroak, Dermatologia, Kirurgia Plastiko, Kardiologia, Urologia, Oftalmologia, Onkologia, Odontologia eta beste hainbat espezialitatetako munduko aditu ospetsuenek eman zituztenak. Halaber, erakusketa espazio zabal batean sektoreko azken berrikuntza teknologikoak barne hartu ziren, bai eta hitzaldi informatibo ziklo bat ere laserraren arloan garatzen ari den ikerkuntzaren eta beronen aplikazio klinikoen gainean.
Nerea Landa, Estatu Batuetako Mayo Klinikan eta Gurutzetako Ospitalean Dermatologian espezializatua, ia beti gonbidatzen dute mota honetako kongresuetara Dermatologiaren arloan gauzatu dituen ikerkuntza lan ugariengatik.
Hain zuzen, dermatologiari aplikaturiko laser teknologia berrienei buruzko ikerketa eta azterketa lan etengabeak bihurtu du Dermitek nazioarte mailan erreferentziako klinika bai dermatologiaren eta bai kirurgia estetikoaren arloan. Zentro medikoa profesional talde ospetsu batez eta azken berrikuntza teknologikoez eta erabateko segurtasuna bermatzeko baliabideez hornitua dago, bere bezeroei erabateko konfiantza eta bermea eskaini ahal izateko.
Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com