94 401 01 10

667 40 59 59

Laser Depilazioa Dermitek-en

por | Abr 30, 2014 | Depilación Láser, Dermatología, Tecnología Láser | 0 Comentarios

Ze motatako depilazioa egiten dugu Dermitek-en?

Guk laser depilazioa egiten dugu. Laser depilazioari buruz merkatuan dauden 3 laser mota ditugu: Alejandrita, Diodoa eta Neodimio Yag. Hala ere, laser marka asko daude.

Ze hartzen dugu kontutan laser bat erosterakoan?

1- Segurtasuna.
2- Eraginkortasuna.
3- Mingarria zenbat eta gutxiago izatea.
4- Azkarra izatea.

Batez ere segurtasun eta eraginkortasun arloan desberdintasun gehienak daude. Eraginkortasuna aztertzerakoan, laserrek zenbateko energiarekin egiten dute lan begiratzen dugu. Hau da, laser makinak energia gutxi igortzen ba du ez du ilearen erroa kenduko eta ile hori berriz aterako da eta gainera meheagoa. Ile mehe hori laserrarekin kentzea zailagoa izango da. Horrek esan nahi du, ilea kentzeko sesio asko behar izango direla edo ilea ez dela inoiz kenduko.

Eta baita ere guretzat mingarriak badira eta azkarrak badira puntu garrantzitsuak dira laser bat erosterakoan.

Noski, badakigu jadanik, beti adi egon behar garela azken aurrerapen teknologikoak ekartzeko. Makina berriak erosten ditugu haiek probatu eta ikerketa sakona egin ondoren.

Laser depilazioan azala zaintzeko zer egin behar da?

Azala ahalik eta zurien egon behar da. Azala iluna ba dago erre daiteke. Hau gertatzen da laser guztiek melanina berotzen dutelako. Melanina azalari kolore iluna ematen dion pigmentoa da. Horrela, melanina berotzerakoan azala bera erre dezakegu. Baina tratamendua ondo egiten bada, ez da ezer gertatu behar. Laserrari errespetoa izan beharko diogu beti.

Ile ilunak melanina gehiago du eta ile oso argia baino hobeto kentzen da. Ile zuria ez da kentzen.

Fotodepilazioaren eta laser bidezko depilazioen arteko desbardintasuna zein da?

Fotodepilazio hitzak argiaren bidez depilatzea esan nahi du. Makina laser guztiei aplika diezaiekegu. Baina kalean fotodepilazioa deitzen dena argi pulsatua da. Argi hau ez da laser bat, argi zuri bat baizik, bonbilla edo lanpara bat bezalakoa. Ez du uhin-luzera bakarra eta ez da izpi zuzen bat, laserra bezala.

Gure esperientziaren arabera, laser on bat argi pulsatu on bat baino eraginkorragoa da. Horrek esan nahi du sesio gutxiago behar izango direla laserrarekin egiten bada tratamendua.

Eukiten dozuen bezero kopuruari begira mutilen kopuruak gora egin dau?

Oso gutxi. Gure estatistikaren arabera, 94,83%a neskak dira eta 5,17%a mutilak. 2006-2013ren artean mutilen igoera 5,19%tik – 5,73%koa da.

Urte hauetan area ezberdinak egiten ari dira. Gu 1998an hasi ginen depilazioan eta orduan mutilak toraxa, bizkarra eta sorbaldak bakarrik egiten ziren. Azken urtetan hankak ere egiten ari dira benetako emaitz ikaragarriekin. Kirola egiten dutenentzei (futbol jokalariak, txirrindulari, korrikalariak etab) hanken ilea kentzea lasaitasun handia supozatzen zaie.

Beste areak besapeak, gluteoak, izterrondoak eta pubisa dira.

Mutilei lepoko ilea infektatu egiten zaie eta depilazioarekin problema hau bukatzen da.

Mutilen kasuan ileak errainaldean infekzio sakona sortu dezakete, fistula sakrokoxigea (kiste pilonidala) deritzona. Laser depilazioarekin, problema hau bukatzen da eta behargabeko kirurgiak saihesten dituela frogatu dugu ikerketa baten ondorioz.

Emakumeen (hirtsutismoa) aurpegiko laser depilazioa.

Emakumeen aurpegiko laser depilazioa tratamendu espezifikoa da, balioespen medikoa eskatzen duena gainera. Ondo eginda, emaitza onak ematen ditu baina teknika zuzenarekin ez bada egiten, laserrak ile gehiago atera dezake.

12 eta 14 urte bitarteko nesken laser depilazioa.

Duela urte batzuetatik ona bere lehen depilazioak laserrarekin hastea desiratzen duten 12 eta 14 urte bitarteko nesken kopurua areagotu egin da. Beharrezkoa da neska-talde honek,eta baita mutilek ere gainbegiratze medikoa izatea. Besapeek eta belaun azpitiko hankek emaitza onak dituzte. Beste zonak orokorrean ez ditugu aholkatzen, hala ere beti baloratu egin behar dugu.

Ultimos Artículos

Qué es la Tricodinia y cómo se puede aliviar

Qué es la Tricodinia y cómo se puede aliviar

El cuero cabelludo es una parte vital de nuestro cuerpo, y cualquier sensación de incomodidad en esta área puede generar preocupación. Uno de los problemas que puede afectar la salud capilar es la tricodinia, una condición en la que el cuero cabelludo se vuelve...

En la misma categoría

error: Alerta: Contenido protegido !!