Lege-oharra

Lifting kirurgia gabe (Thermacool)


Irrati maiztasun sistemak azal leunagoa ematen du. Irrati maiztasun sistemak azaleko zahartze zantzuak murrizten ditu, itxura gazteagoa emanez. Irrati maiztasunak hainbat izen hartzen ditu, adibidez, ThermaLift, Radiothermoplasty, edo RFTh eta honen muturreko teknologia ontzat eman dute FDAk (AEBetako elikagai eta medikamentuen kontrol agentzia) eta EKak "medical device" gisa azalari galdutako freskotasuna eta leuntasuna itzultzeko.

Zer da?

Irrati maiztasun sistemak azalaren teinkada eta tinkotasuna ematen ditu azalaren gainean "kolpe" modura ematen den Irrati maiztasunaren gailu berezi baten bidez. Prozesu guztiak EZ DU ESKATZEN EBAKIRIK ETA SENDATZE ALDIRIK.

Nola funtzionatzen du?

Irrati maiztasunarenarekin batera ematen den hozte sistema batek larruaren azaleko geruzak babesten ditu berotasun bihurtzen den energiak larruazaleko kolagenoa biltzen duen bitartean. Bat-bateko emaitza azalaren tinkadura eta uzkurtzea da, honela itxura kosmetiko eta estetikoa hobetuz. Suspertze fisiologiko honek denborarekin azala gehiago tinkatzen laguntzen duen eta itxura gazteagoa ematen duen KOLAGENO BERRIA sortzen du. Benetako LARRUAZALEKO BIRMOLDAKETA da.

Zer sentitzen da tratamendu bitartean?

Zeure azalaren gainean Irrati maiztasunarekin egiten den emanaldi bakoitzean berotasun sentsazio bat esperimentatuko duzu kolagenoak geruza sakonenak tinkatzen dituen bitartean. Larruazala babesteko eta tratamendua erosotasun osoz joan dadin, Irrati maiztasun bakoitza eman aurretik, ematen den bitartean eta ondoren hozteko gas bat ezartzen da. Gainera, tratamenduaren aurretik krema anestesiko bat jartzen da erosotasuna areagotzeko.



Segurua al da?

Irrati maiztasun sistema oso metodo segurua da. Tratamendu aurreratu hau zehatz-mehatz aztertu da ehunka pazienterengan eta ia ez da sumatu garrantzizko eta iraupen luzeko bigarren mailako ondoriorik.

Zenbat irauten du tratamenduak?

Tratatu beharreko gunearen tamainak erakutsiko du Irrati maiztasunarekin eman beharreko tratamenduaren luzera, minutu bakar batzuetatik ordubete pasatxoraino. Baina, denbora gehixeago beharko da tratamendua eman beharreko azala aurrez prestatu ahal izateko.

Noiz sumatuko ditut emaitzak?

Thermagek egin eta oraintsu argitaratutako azterketek erakusten dute azalaren leuntasun hobekuntzak IRRATI MAIZTASUN EMANALDI BAKARRETIK 2 eta 6 hilabete geroago azaltzen direla pixkana-pixkana. Halere, paziente askok esaten dute emaitzak lehenago hasten direla azaltzen

Zenbat tratamendu beharko ditut?

Emaitza onak lortu dira paziente asko eta askorengan TRATAMENDU BAKARRAREKIN. Halere, zure medikuak erabaki beharko du zenbat tratamendu eta zer maiztasunez hartu beharko dituzun zure azalarentzat emaitzarik onenak lortzeko.

Zenbat denbora iraungo dute ondorioek?

IRRATI MAIZTASUN sistemak azalaren tinkadura eta uzkurtze bat eragiten du bat-batean larruazaleko kolageno zuntzen gainean eta hauek tinkatzen jarraitzen dute denboran zehar kolageno berria sintetizatzean. Mediku adituek egindako txosten argitaragabe batzuek adierazten dute emaitzek 18 hilabete edo gehiago iraun dezaketela paziente bakoitzaren zahartze prozesu naturalaren arabera.

Noiz egin ahal izango dut bizitza normala?

Irrati maiztasunera behartutako paziente gehienek hiru tratamendu jasan eta BEREHALAXE egin dezakete bizitza normala. Batzuek gorritasun arin bat esperimentatzen dute, baina laster desagertu ohi da. Ez da beharrezko inolako ardura berezirik tratamenduaren ondoren, nahiz eta krema hidratatzaile leunen bat GOMENDATZEN den eta edozein kasutan eguzkitako iragazkia eraman behar den larruazala ondo babesteko.


Argazkis Thermacool

antes

lehen

después

gero

Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com