Lege-oharra

Tatuajeak


Tatuajeak antzinatik dira ezagunak eta berauen erabilpena indarra hartzen ari da gaur egun. Gure herrialdean modan jarri dira azken urte hauetan eta milaka dira tatuaje bat edo gehiago egin dituzten pertsonak.

Modan dagoen arren, ordea, tatuajeak egin dituzten erdiak baino gehiago uneren batean damutu egiten dira tatuajeak egin izanaz. Zorionez, gaur egun, gogoko ez dituen tatuajeak dauzkanak laserrera jo dezake beroiek kentzeko. "Quality-Switch" edo Q-Switch motako laser berrien garapenak bide ematen die medikuei gogoko ez diren tatuajeak tratatzeko era seguru eta eraginkorrean. Dermiteken Alejandritaren azken orduko Q Switch laserra daukagu horretarako.

Nola lan egiten du Q-SWITCH laserrak?

Tatuajeen pigmentua zatitzen edo selektiboki ezabatzen duen argi kolpe bat eragiten du ondoko zuntzak hondatu gabe. Zati hauek modu naturalean ezabatzen dira larruazaletik.

Emanaldi kopurua eta emaitza

Laserrak modu esanguratsuan argitzen du eta ezaba ditzake tatuajeak. Bereziki ona da tinta beltza, urdina edo gorria kentzen. Berdea, horia eta urdin oso argia, ez dira kentzen.

Laserrekiko tratamendua emanaldi sail bat ematean datza, eta hauek sei edo zortzi astean behin egiten dira. Emanaldi horietan ikusiko da tatuajea argitzen doala pixkana-pixkana.

Aldez aurretik ez dago jakiterik beharrezko emanaldien kopuru zehatza. Ikerketa medikoek erakusten dute batezbeste beharrezkoak izan daitezkeela 5 emanaldi tatuaje amateurrentzat eta 10 bat emanaldi tatuaje profesionalarentzat. Baina, baliteke emanaldi gehiago behar izatea zenbait tatuaje hobeto argitzeko. Kasu batzuetan baliteke ezinezko izatea ere, zeharo argitzea behintzat.

Min ematen du?

Laserrak ematen du min pixka bat. Laser kolpearen sentsazioa eranskailu bat indarrez kentzearekin, eltxoaren ziztadarekin edo azkura arin batekin konparatu izan da. Paziente gehienek anestesia beharrik gabe jasaten dute tratamendua. Beharrezko bada Doktoreak berak adieraziko dizkizu aukerak.

Tratamenduren ondoko sendaketak

Tratatutako gunean zarakarrak azalduko dira, baina berez sendatuko dira 2-4 aste bitartean. Pomada antibiotikoa emango da egunero astebetez eta gunea eguzkitik babestua eduki beharko da.



Tatuajeak Argazkiak

antes

lehen

después

gero


antes

lehen

después

gero



Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com