Lege-oharra

Zimur eta ezpainen betelana


Betetze berrien aplikazioak bide ematen du ezpainetako zimurrak, aho ertzak, ertz nasogenianoak eta beste gune batzuk tratatzeko

Ezpainen betetzearen beste ohiko aplikazioetabat berauen bolumena gehitzea da era neurritsu batean.

Zer dira betetzeak?

Betetzea, hobetu nahi dugun gunean, inplante seguru eta fidagarri bat ezartzea da.

Zer kasutan dira gomendagarriak?

Betetzeak bereziki gomendagarriak dira aurpegiko zimurrak ezabatzeko eta ezpainei bolumen handiagoa ematea lortzeko. Denboraren iragaitearekin goiko ezpaina mehetu eta erori egiten da; horregatik, betetzeak asko hobetu dezake bere itxura.

Dermiteken pertsonalki aholkatzen dugu paziente bakoitza, beronen gustuak kontuan edukiz, eta betetze prozesua lortu nahi den bolumenera iritsi arte aplikatuz. eta betiere itxuraren naturaltasuna zainduz.

Nola egiten da tratamendua?

Orratz bat sartzen da larruazaleko aurreneko geruzen artean eta betegarria injektatzen da tratatu beharreko gunean. Gunearen arabera, espezialistak batzuetan anestesia lokala erabiliko du tratamendua mingarria izan ez dadin. Horretan eragin handia dauka medikuaren trebeziak eta esperientziak.

Zer betetze mota erabiltzen dira?

Dermiteken betetze seguru eta eraginkorrenak erabiltzen dira; hau da, ez alergenikoak, tolerantzia errazekoak, aldez aurretik testatuak eta EEaren onarpena daukatenak. Betetze tratamendua aplikatzen hasi aurretik, klinikako mediku espezialistek pazientearen aldez aurreko balorazio bat egiten dute, inolako konpromisorik gabe honen aldetik. Horrela medikuak ezagutzen ditu pazientearen itxaropenak eta aholka diezaioke zein betetze den egokiena tratatu beharreko zimurren motaren arabera.



Zimur eta ezpainen betelana Argazkiak

antes

lehen

después

gero


antes

lehen

después

gero



Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com