Bilboko Dermitek laser klinika zenbait tratamendu ezartzen hasi da peeling berriekin, eraginkorragoak gertatzen baitira ezpurutasunak ezabatzeko, larruazal zahartua biziberritzeko eta denboraren iragaiteak eta eguzkiak eragindako orbanak argitzeko. Gainera, mikrodrermoabrasioa deritzon teknika berritzailea gehitu dugu eta horri esker, larruazala berritu eta garbitu egiten da eta, beraz, gazteago eta leunago agertzen da, distira eta malgutasuna irabaziz. Teknika honek, peeling-ekin konbinaturik, eragiten duen ekintza esfoliatzaileari zor zaio hori, peeling hauetariko asko substantzia naturaletatik eratorriak direlarik, esaterako, esnetik edo frutetatik.
•Zer da mikrodermoabrasioa?
•Zer nabarituko dut tratamenduaren ostean?
•Mingarria al da tratamendua?
•Zenbat tratamendu dira beharrezko?
•Zer da peeling?
•Zer Peeling motak aplikatzen dira Dermiteken?
•Aplikatu beharreko guneak
•Zer emaitza lortuko dira?
•Zer nabarituko da Peeling egin bitartean eta ondoren?
•Zenbat bider egin behar da peeling-a?
•Egin al daiteke mikrodermoabrasioa peeling-ekin konbinazioan?
Mikrodermoabrasioa prozedura berri bat da, larruazalaren kontra jaurtitzen diren kristal esteril oso finezko (mikrokristalak) turrusta batean datzana, esfoliazio kontrolatu baten bidez larruazalaren gaineko geruzak eta zelula hilak progresiboki ezabatuz joateko. Gaineko geruza hauen ezabapenak nabarmenki sustatzen du larruazalaren biziberritzea. Tratamendu hau helburu hauetarako erabiltzen da:
• Larruazalaren ehundura eta kalitatea hobetzeko eta ezpurutasunak garbitzeko.
• Zaldarrak ezabatzeko eta larruazal koipetsuak edo aknerako joera dutenak erregulatzeko.
• Gutxitu, eta inoiz ezabatu ere bai, eguzkiaren eta haurdunaldiaren ondoriozko orban txikiak.
Tratamenduaren ondoren, gerta liteke larruazala teinkaturik sentitzea, eguzkitan edo haize bortitz baten eraginpean balego bezala. Larruazal batzuk harrotu egiten dira eta garrantzitsua da aurreneko 48 orduetan ur ugariaz hidratatzea. Eragozpen hauek gutxi irauten dute, emaitzak oso onak izaten dira eta pazienteak benetan motibaturik geratzen dira tratamenduak errepikatzeko.
Ez. Mikrodermoabrasioa ez da mingarria. Ez da tratamendu erasotzailea. Larruazala ukipenerako leun eta tinko geratzen da tratamenduaren ondoren. Tratamendua amaitu bezain laster makila daiteke eta jarrai daiteke ohiko bizi erritmoarekin.
Mikrodermoabrasioak, emanaldi bakoitzean, era progresiboan atibatzen du larruazalaren gaztetze/biziberritze biologikoa. 4 emanaldiko blokeak egiten dira 14-30 egunean behin, emaitza onak lortzeko, eta jarraian mantentzeko emanaldi bat egitea komeni izaten da hilean behin. Medikuari dagokio erabakitzea zenbat tratamendu komeni diren bakoitzaren larruazalaren eta tratatzen den arazoaren funtzioan.
Egin daitezke nahi bezainbat tratamendu, izan ere ez baita tratamendu erasokorra eta ez du eragiten ondorio sekundario larririk.
Larruazalaren gainean substantzia desberdinak aplikatzean datza, ondoko helburu hauekin:
• Hondatutako larruazalaren geruzak kendu eta larruazala berez berritzen laguntzen du, azal berria, gazteago, leun eta finago, orbanik gabe eta ehundura guri-guriaz agertzen dela.
• Larruazalaren gaineko geruzen berrikuntza eragitea.
• Larruazala leuntzea, ehundura eta kolorea hobetzea eta adinaren linea finak arintzea.
• Eguzkiak, antisorgailuek edo haurdunaldian sortutako orbanak argitu eta ezabatu ere egiten ditu.
• Grano eta zaldarrak kentzen laguntzen du, eta gainera tratamendu lokalen eta pilulen erantzuna bizkortzen du.
Dermiteken peeling-ak pertsonalizatuak dira, horregatik peeling bat edo bestea egiten da tratatuko diren lesioen arabera. Ez dira gauza bera eguzkiaren orbanak, larruazal gizen baten tratamendua edo larruazalaren ehunduraren hobetze hutsa. Lesio bakoitzak bere peeling espezifikoa eskatzen du.
Erabiltzen diren peeling tipoek substantzia mota desberdinak dauzkate, bakarrak edo konbinatuak, hala nola: azido laktikoa, A bitamina edo retinola, C bitamina edo azido eskorbikoa, resorzinola, azido zitrikoa, azido kojikoa eta hidrokinona.
Azaleko peeling-ak larruazaleko edozein gunetan aplika daitezke. Normalean aurpegian aplikatzen dira, baina lepoan, bularraldean eta eskugainetan egitea ere eskatzen da.
Pazientearen gogobetezea altua da, ze metodo eraginkor eta azkar batez larruazal garbia erdiesten baita, poroak koipe eta zaldarretatik libre geratzen direla, ehundura guztiz leunarekin batera, larruzal zimurrik gabea, oso argi eta gaztetua lortuz.
Pelling-a aplikatzen den bitartean normala da azkura eta erresumin apur bat sumatzea. Hurrengo egunean gorritasun pitin bat nabaritu ohi da, eta 2-3 egunera larruazalaren ezkatatze edo esfoliazioa gerta daiteke.
Ondorio hauek iragankor eta arinak dira, beraz tratamendu honek ez dio trabarik egingo laster bere eguneroko bizitzara itzultzeko.
Irizpide medikoaren arabera da. Normalean, 15-20 egunetan behin peeling aplikazio bat egitea gomendatzen dugu, guztira 4 bat aplikazio gauzatu arte. Gero, mantenimendu aplikazioak egin daitezke.
Osagarri bikaina izan daiteke "peeling"-ekin egindako tratamendurako. Peeling kimiko eta mikrodermoabrasioaren konbinazioak emaitza hobeak dakartza; alegia, osoagoa da tratamendua.
Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com