aviso legal

Dermitek Klinika, 1998an Bilbon sortua, Laser, Dermatologia eta Kirurgia Estetikoari aplikaturiko teknologia berrietan espezializaturiko zentro bat da. Hasiera-hasieratik, klinikaren helburua hauxe izan da: lehen mailako profesionalen bidez, zerbitzurik onena eta kalitaterik onenekoa eskaintzea bere bezeroen gogobetetasuna bermatzeko.

Bestalde, kontzientzia sozial nabarmen batekin sortu zen, emakumeen aldeko atentzioan eta berauen ongizatearen lorpenean zentratua. Horregatik, emakumea babesteko hainbat programa garatu ditu. Aipatzen diren hauek badira ere klinikak une honetan martxan dauzkan programak, bere funtzio sozial eta solidarioa beti zabalik eta prest dago beste hainbat proiektutan parte hartzeko ere.

Dermitekek polizi-adituengatik egindako agiri bat emakume guztiek jakin dezaten, premiazkoa eta garrantzi handiko auzia dela pentsatzen du. Agiri honetan, bortxatzaileek bere BIKTIMAREN AURREAN DUTEN JOKABIDEA eta nola aukeratzen duten erasoko duten emakumea zehaztatzen da.
Informazio Gehiago >>

Dueñas – Jabeak Programa - Dermitekek Dueñas-Jabeak, emakumeen defentsarako deritzon programa babestuko du bigarren aldiz. Proiektua irailaren 19an aurkeztuko da, 10etatik ordu batak arte, Bilboko Domine Hotelean.

Dueñas – Jabeak Programa - Dermitekek bere burua defenditzen ikasteko programa berri bat babestu du, Dueñas-Jabeak deritzona, emakumeentzat, eraso fisiko bat gertatuta ere, aurre egin ahal izateko. Proiektua joan den asteazkenean, ekainaren 13an, aurkeztu zen, Bilboko Domine Hotelean. Horretarako, Dermitek klinikak, Wing Tsun eta Escrimarako Europear elkartearen irakasle eta psikologo baten laguntza izango du.
Informazio Gehiago >>

Dermitek Klinikak bularreko minbizia daukaten emakumeak babesten ditu. Laser bidez eta dohainik erradioterapiak sorturiko tatuajeak kentzen dizkie ACAMBI elkarteko (Bularreko Minbizia duten Bizkaiko Emakumeen Elkartea) kide diren emakumeei. Ekintza hau DERMITEKek emakumeen alde gauzatzen dituen solidaritate jokaeren artean kokatzen da. Baita ere maitzaren 25-26an, elkarte honek Euskaldunan antolatutako kongresuan Dermitek aktibo-eran bertaratu zen.
Informazio Gehiago >>

Dermitekek emakume artisten lana sustatzeko ekimena gauzatu du eta, horretarako, erakusketa eta bilera areto zabal bat laga du dohainik, bertan euren sorkuntzak aurkeztu ahal izan ditzaten.





Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com