Lege-oharra

Aurpegi Gaztetzea, eguzkiaren orbanak eta adin


Iruditzen zaizu zure irudiak ispiluan sentitzen duzun adina islatzen duela?

Paziente askok orban marroi, zain txiki gorri, zimurdura fin eta handitutako poroetatik libratzeko sistema seguru eta erraz bat egotea nahiko lukete.

Zorionez, gure teknologia aurreratuek larruazaleko akats edo inperfekzio hauek modu seguru, erraz eta eraginkorrean tratatzea ahalbidetzen digute.

Zer da Dermiteken ematen duten fotogaztetzea?

Aurpegi, papar eta eskuetako azala gaztetzeko modu leunean, ez baldarrean, argi pultsatu biziaz konbinatutako laser desberdinak ematean datza fotogaztetzea. Larruazal alde hauek dira eguzkiak eta urteen iraganak gehien hondatzen dituenak; izan ere, gorputzaren alde horietako azala mehea delako, elastikotasuna galtzen baitu, eta orbain marroiak eta zain txiki gorriak nabarmentzen dira. Azalean gertatzen den fenomeno honi "fotozahartzea" edo eguzkiaren argiarengatiko zahartzea deitzen zaio. Laserrek kalte hauek konpontzea lortzen dute; horregatik hauen bidez lortzen den emaitzari "fotogaztetzea" edo laserren argiaren bidezko gaztetzea deitzen zaio.

Zer da argi pultsatu bizia eta laserrak hain eraginkor egiten dituena?

Argigaztetze tratamenduaren emaitza da kolageno berriaren produkzioa bizkortuz doala eta larruazala gaztetu egiten dela. Pazientearen kolagenoa bera da berritzen dena. Aldi berean argituz doaz orban ilunak (lentigoak) eta zain txiki gorriak (kuperosis) desagertu egiten dira. Are gehiago, poroaren tamaina txikiagotu egiten da. Azken finean, garrantzizko biziberritze globala lortzen da, aurpegi, bularralde eta eskuen azal zaharkituan.

Nola egiten da?

Dermiteken badakigu laser mota bakarrarekin ezin daitezkeela tratatu zahartutako azaleko arazo guztiak. Horregatik, laser mota desberdinak erabiltzeko aukera egin dugu pertsona berean eta emanaldi berean.
Erabilitako tresna desberdinen argi pultsuak ematen dira azalean. Agi energia hau dosi zehatzetan ematen da dagokion aldeetan. Argi pultsuak larruazal edo dermisean sartzen dira azaleko larrua hondatu gabe. Tratamendu bakoitza paziente bakoitzaren patologia mota zehatzera doitzen da. Demiteken ondoko teknologia hauek erabiltzen ditugu: argi pultsatu bizi medikoa azalaren distira handiagoa eta kolore homogeneoa lortzeko, laser baskular espezifikoak KTP motako zain txikietarako, Neodimio-yag, eta Kandela V-Beam. Gainera Alejandritaren Q Switch laser pultsu ultralaburra, oso espezifikoa orban ilunetarako. Emanaldi bakoitzean hainbat laser ematen dira, bat bestearen atzetik, emaitzarik onena lortzeko, emanaldi berean orban ilunak eta zain txiki gorriak ezabatuz eta azalari leuntasuna, distira eta elastikotasuna emaneko.

Zenbat saio dira beharrezko?

Ikusitako hobekuntza hainbat faktoreren arabera da, esaterako, tratatutako aldearen fotozahartzearen mota eta intentsitatea, eta bakoitzak tratamenduari ematen dion erantzuna; baina normalean beharrezkoak dira 2tik 5 emanaldira emaitza onak lortzeko. Emanaldi batetik bestera gutxienez hilabete bat itxaron behar da.

Zein alde on azpimarratuko zenituzke beste metodo batzuen gainetik?

Bat oso garrantzizkoa: ez da kirurgia. Ez da hondatzen larruazala, ez da behar inolako anestesiarik, ez daude zauririk eta ez daude punturik ere , beraz ez dago ebakuntza ostekorik, ez dago baja hartu beharrik ere. Saio bakoitzaren ondoren, pazientea kalera doa bere bizitza normala egitera. Inor ez da ohartzen aurpegian ezer egiten ari garenik, gero eta itxura hobea daukagula konturatzen badira ere.

Zer emaitza itxaron dezaket?

Lehen saioen ondoren, zure larruazalak tonu erregularragoa edukiko du itxura eta taktu leunagoaz. Eguzkiko lohiuneak zuritu egiten dira. Zimurdura finak hobetu egiten dira gradualki. Poroen tamaina txikiagotu egiten da. Hobekuntza hauek progresiboki gehitzen dira tratamendu bakoitzarekin.

Mingarria al da tratamendua?

Ez. Paziente gehienek berotasun sentsazio arin bat sumatzen dute larruazalean lehen argi izpiak hartzean. Paziente sentikorrenetan bakarrik erabiltzen da krema anestesikoa.

Zer sentitzen da tratamendu bakoitzaren ostean?

Tratamenduaren osteko minik ez dago ia egon ere. Tratamenduaren ostean larruazala gorritua gera daiteke. Gorritasun hau, ordea, laster desagertzen da. Inoiz baliteke zarakar edo oilaur ilunen bat azaltzea guneren batean, baina hauek berak bakarrik desagertzen dira

Tratamenduaren ostean gure argibideei jarraitu behar diezu, ez egin garbiketa agresiborik eta fotoprotektorea erabili.

Nortzuk dira kandidaturik onenak tratamendurako?

Kandidatu onenek ezaugarri dira, aurpegiko, bularraldeko eta eskuen atzeraldeko larruzala eguzkiak hondatuta daukatenak, eguzkiaren eta adinaren orban ilunak dauzkatenak, aurpegi gorriak, zain txikiekin dauzkatenak eta poro dilatatuak dutenek.

Eraginkorra al da eskuetako eta bularraldeko tratamendua?

Bai. Argi pultsatuak argitzea lortzen du urteen poderioz eskuen eta bularraldeen gainean azaltzen diren orban marroiak. Aldi berean, eskuetako larruazala leuntasuna lortuz joan ohi da eta desagertu egiten dira adinarekin eratzen diren linea finak eta larruazal zimurtua.

Dermiteken aitzindariak gara argigaztetzearen tratamenduaren erabileran, 2000. urtetik esperientzia izanik. 2001eko azaroan Madrilen parte hartu genuen kongresu batean "Eskuen argi bidezko gaztetzea" izeneko ikerketa-estudio berri batekin.

Landa Doktorea. IV. jardunaldi internazionalak Laserra eta Argi bizi pultsatua. Gainera American Society for Laser Medicine and Surgery-ren kongresuan, Dallasen 2004.urtean apirilan eginda, eskuen argi bidezko gaztetze tratamenduaren emaitza kliniko eta histologikoak aurkeztu ditugu.

Eragingarria al da bularraldeko tratamendua?

Bai. Dermitekeko gure esperientziak baietz esatera behartzen gaitu; beraz, esan dezakegu, orban marroiak, zain txiki gorriak eta eguzkiak hondatutako lepoko eta bularraldeko larruazalaren ehundura asko hobetzen direla.

Eragingarria al da arrosa-koloreko "musu gorrian"?

Badakigu laserrak emaitza bikainak eskaintzen dituela aurpegiko zain txiki gorrien tratamenduan, arrosa kolorea daukaten pertsonei kolore gorri etengabea edo berotasuna ematen diela masailetan.

Zergatik eta nola sartu duzue teknika hau?

Etengabeko harremanak dauzkagu, besteak beste, Mayo Klinikako eta Minneapolisko Abbot Norwestern Hospital-eko kideekin, horregatik sarbidea daukagu munduan azalduz doazen teknologia dermatologiko eta estetiko berri guztietarako. Argi bidezko gaztetze teknika hau 1999an hasi zen aplikatzen Estatu Batuetan eta guk 2000ko apirilaz geroztik aplikatzen dugu. Argi bidezko gaztetze teknika gorakada handia ari da edukitzen; gaur egun pazienteek tratamendu azkarrak nahi dituzte, minik gabe eta baja hartu beharrik izan gabe.

Zer berme eskaintzen duzue?

MIR bidez espezializaturiko gure medikuak EEBBetako klinikarik onenetan prestatu dira. Bestalde, merkatuan dauden laser sistemarik onenak eskaintzen ditugu.

DERMITEKen badakigu geure profesionaltasuna eta esperientzia direla bermerik handiena. Informazio serioa ematen dugu eta berma dezakeguna bakarrik eskaintzen dugu.

Zehazki, Dermitek, Laser eta Kirurgia Estetikoko Klinikak, nazioartean sona handikoak diren Iparramerikako zentroetan, esaterako, Mayo Klinikan edo Abbot Northwestern Hospital ospetsuan prestatutako ekipo medikoa dauka eta beren herrialdeko aitzindari profesionalekin batera lan egin dute. Gure espezialistek esperientzia handia daukate laser eta tratamendu estetikoan. Gure ekipo medikoak eraginkortasunez parte hartzen du bere lanean eta hitzaldiak ematen ditu kongresu nazional eta nazioartekoetan.



Adin eta Eguzkiaren orbanen Argazkiak

antes

lehen

después

gero

antes

lehen

después

gero

antes

lehen

después

gero

antes

lehen

después

gero



Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com