Lege-oharra

Laser depilazioa


Gorputzean nahi ez den ilea kentzea garrantzi handikoa da emakume eta gizonezko askorentzat, arrazoi estetikoengatik zein arrazoi mediko edo profesionalengatik.

Dermitekek esperientzia handia dauka fotodepilazioan eta laser depilazioan (10.000 saiotik gora), eta zuri merkatuko sistemarik onenak eskaintzeko erabakia hartu du:

Argi bizi pultsatu sistema hozte unitatearekin.
Pultsu luzeko Neodimio Yag-en laser sistema hozte eta eskaner unitatearekin.
Alejandrita Gentle Plus Candela-ren laser sistema hozte unitatearekin.

Gure klinikan sistema hauek erabili ohi ditugu emaitzarik onenekin batera segurtasunik handiena lortzeko. Laser desberdinek hobeto egokitzen laguntzen digute zure larruazalaren kolorera eta ile motara. Gure tratamendu guztiak MIR bidez espezializaturiko medikuek baloratzen dituzte, trebekuntza eta birziklaiak egiten dituztelarik urtero EEBBetan, azken laser sistemetan eguneratuak egoteko.

Halaber, Dermitekek EEBBetako zentroekin baterako ikerketak aurkezten ditu urtero.

Zer dira fotodepilazioa eta laser depilazioa?

Azken urteotan epe luzera ilea eliminatzeko argia eta laserra erabiltzen dituen teknologia berritzaile bat garatu da; fotodepilazioa eta laser depilazioa deitzen zaie hurrenez hurren.

Metodo honen alde onak, dauden beste batzuekin konparatuta, honako hauek dira: emaitza iraunkorragoa, tratamenduaren azkartasuna, larruazalaren egokitzapen hobea eta ez hain mingarria.

Eta zer da eta nola funtzionatzen du argi bizi pultsatuak (IPL)?

Food and Drug Administration-ek (FDA) 1997ko uztailean onartutako azken belaunaldiko Fotodepilazio sistema bat da, 2000ko otsailean behin-betiko onetsi zuena. Uhin luzeran, pultsu bakoitzaren iraupenean eta kliskatze bakoitzeko pultsu kopuruak aurrez kalibratu dugun argi pultsatu bizia igortzen du. Parametro hauek, tratatuko den pertsonaren larruazaleko kolorearen eta ile motaren arabera kalkulatzen dira.

Argi hau ileen zurtoinetan eta folikulu iletsuetan aurkitzen den pigmentu melaninak zurgatzen du, honekin ilea berotu eta min termikoa induzitzen da.

Baina melanina epidermisean edo larruaren azaleko geruzan ere aurkitzen da, beraz honek ere zurga lezake potentzialki argiaren zati bat.

Melanina kontzentrazioa desberdina denez, larruazalaren gune eta kolorearen arabera, sistema honen helburua larruazal eta ilearen ezaugarri indibidualetara egokitzea da min termikorik handiena eragiteko, folikulu iletsuetan larruazala hondatu gabe.

Eta zer da eta nola funtzionatzen du laserrak?

Laserrak larruazala zeharkatzen duen argi izpi bat igortzen du, eta honek uhin luzeraren arabera afinitatea dauka egitura desberdinetan barrena. 755 mm-ko Alejandritaren laserrak afinitatea erakusten du folikulu iletsuetako melalinagatik. Neodimio-Yang-en laserrak, berriz, afinitatea dauka folikulu iletsuak elikatzen dituzten odol baso txikietako hemoglobinagatik, eta honek folikulu horien suntsidura eragiten du.

Neodimio-Yang-en laser sistemak depilazio etengabea ahalbidetzen du edozein delarik ere ilearen edo larruazalaren kolorea. Horregatik, edozein urte sasoitan erabil daiteke. Food & Drug Administrationek (FDA) ontzat eman du larruazal mota guztien depilazio sistema gisa, larruazal beltza barne (Martxoa, 2000).

Alejandrita Gentle Plus de Candelaren laserrak oso denbora laburrean egiten den larruazal argien depilazioa ahalbidetzen du. Oso sistema azkar eta eraginkorra da.

Zer abantaila dauzka argi pultsatu bizia, Neodimio-Yagen eta Alejandrita laserrarekin konbinatzeak depilaziorako?

Sistema hauen konbinazioak folikulu iletsuaren egitura osoaren gainean jokatzea ahalbidetzen du, melaninaren gainean zein ohe baskularraren gainean, aipaturiko folikulua kendu ahal izateko.

Gainera segurtasuna hobetu dezakegu, pertsona bakoitzaren tratamendu bakoitza egokituz.

Ba al du nolabaiteko arriskurik fotodepilazioak?

Oso konplikazio gutxi dauzka.

Sistema hauek bigarren mailako efektuak ia erabat gutxitzea lortu badute ere, litekeena da paziente batzuen larruazalean zarakar txikiak agertzea, gero gune zuriago edo beltzago batzuk uzten dituztelarik, baina normalean iragankorrak.

Edozein arazo saihestu ahal izateko, komenigarria da depilazioa mediku batek ikuskatu eta kontrolatzea, eta oraindik hobe Dermatologoa baldin bada, eta erabiltzen den teknologia azken belaunaldikoa bada eta kontrol mediko egokiekin egina.

Nola egiten da depilazioa?

Lehenik, historia klinikoa egin eta larruazal mota, tratatuko den gunea eta ile mota esploratzen dira, kasu bakoitzean erabiliko den sistema eta energia-ezaugarririk egokienak aukeratzeko.

Aurrena, tratatuko den gunean ilea mozten da bizar-kentzeko aitzurraz, ileak 1etik 2 mm-ra baino gehiago eduki ez dezan.

Betaurreko bereziak jantziko dituzte mediku/erizainak zein pazienteak. Sistemaren arabera, gel hotza ematen da edo sistemak berak hotza botatzen du spray forman prozedura bitartean. Jarraian kliskatzeak egiten dira. Saio bakoitzak 10 eta 90 minutu artean irauten du tratatutako gunearen hedaduraren eta erabilitako sistemaren arabera.

Zer hobekuntza erantsi dizkio Dermitekek argi pultsatu biziko sistemari?

Dermitek izan da argi pultsatu biziko sistemari Hozte Unitatea erantsi dion lehena, Estatu mailan. Unitate honen bidez, depilatzen ari garen bitartean hoztea lortzen da, honela mina gutxituz tratamendu bitartean, larruazala babestuz eta energia handiagoak erabiltzea ahalbidetuz tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko (Laser Mediko-Kirurgikoari buruzko II. Kongresua. Euskalduna Jauregia, Bilbo, ekaina 1999. Aurkezpena: Nerea Landa Doktorea).

Mingarria al da fotodepilazioa argi pultsatu biziarekin edo laserrarekin?

Gunearen gainean, argi flasha igortzean, min pittin bat senti dezakezu, baina ez, adibidez, gomazko zartailuaz sentitzen dena baino handiagoa.

3 sistemek hozte unitatea daukate eta honek tratamenduak ekar ditzakeen minak eta ondorio txarrak arintzea ahalbitzen du.

Zenbat saio dira beharrezko?

6tik 8 saiora pertsona gehienengan; bitarte horretan ile trinkotasunaren gero eta gutxitze handiago bat dago. Beharrezkoak dira zenbait saio, ze une bakoitzean gune bateko ileak hazkuntza fase desberdinean aurkitzen baitira eta folikuluaren min iraunkorra fase jakin batzuetan bakarrik ematen da. Horregatik, saioak 4 eta 20 aste artean banandu behar dira.

Behin betikoa al da depilazioa hau?

Metodo berria izaki, 5 urteko datuak besterik ez dauzkagun arren, esan daiteke iraunkorra dela kasu gehienetan , eta 2 urte igaro ondoren ilearen trinkotasunaren gutxitzea %70 eta %80 arteko portzentaiakoa izatera hel daitekeela. Gainera, ilearen hazkuntzari garrantzizko atzerakada ematea eta tratatutako gunean ilearen loditasuna gutxitzea lortzen da.

Nortzuk depila daitezke sistema hauekin?

Urtean zehar maiz depilatzen den eta depilazioaz ahaztu nahi duen edonor. Halaber, ondoko arazo zehatz hauek eduki ditzaken edonor:

- Hirtsutismoa (aurpegian bizarra eta bibotea, lepoan, bularrean etab. ilea eduki dezaketen emakumeak).

- Profesionalak: Modeloak, kirolariak (ziklistak, etab).

- Bular, sorbalda edo bizkarrean ile gehiegi daukatela irizten dioten gizonezkoak.

Zenbat kostatzen da saio bakoitzak

Aurrekontu bat egiten da ile trinkotasunaren eta tratatu beharreko gunearen azaleraren arabera. Lehen kontsulta doan da eta ordaintzeko erraztasunak ematen dira.

Zer pertsonal dago tratamenduaren arduradun?

Tratamenduak kontrolatu eta ikuskatuko dituzten profesionalak MIR bidez espezializaturiko medikuak dira, ospitale eta EEBBetan trebatuak azken laser sistemetan; eta urtero EEBBetara joaten direnak, beren ezagutzak eguneratzeko.

- Nerea Landa Doktorea. Dermatologoa.

- Jose Luis Azpiazu Doktorea

Zer berne eskaitzen du Dermitekek?

Tratamenduaren arrakasta bermatzen dizugu, garrantzizko ile gutxitzearekin edo ia erabateko desagerpenarekin.

Gure bermerik onena tratamenduaz eta beronen eratzeaz arduratzen den pertsonala da.

Gure kalitatearen berme-sistema gure jardueraren etengabeko autoebaluaketan datza eta baita beharrezko den kasuan erabiltzen ditugun zuzentzeko neurriretan eta ondoko analisietan ere. Kasu guztietan analizatzen dugu erantzuna. Zenbait ikerketa estudio ere egiten ari gara laser depilazioan.

Halaber, gogobetetze inkestak egiten dizkiegu geure bezero guztiei, gure jarduera beren lehentasunetara bideratzeko.

Laser depilazioko Argazkiak

antes

lehen

después

gero

Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com