Lege-oharra

Mediku-Taldea

Jose Luis Azpiazu Doktorea
Espezialistarik ezagutuenetakoa da Laser Baskularrean, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendari eta Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko Larrialdietarako Zerbitzuko Buru izan da. Era berean, Estatu Batuetako izen handiko ospitaletan garatu ditu bere ikasketak, hala nola, Minneapolisko Hennegin County Medical Center-en, San Francisco Ospitale Nagusian, Denever General Ospital-en eta Mayo Klinikan.

Azpiazu Doktorea Dermitekeko Zuzendari Gerentea eta Gurutzeta Ospitaleko Larrialdietako Medikua da; honez gainera, Berpizte Kardiopulmonar Aurreratuko irakasle da American Heart Association-etik eta European Resucitation Counceil-etik.


Nerea Landa Doktorea Ikerkuntza eta Garapeneko Zuzendaria.
Bizkaiko Gurutzeta Ospitalean Dermatologian espezializaturiko medikua da; espezialitatearen zati bat Estatu Batuetako Mayo Klinikan egin zuen, eta han bertan hainbat ikerkuntza saiotan parte hartu du.

Dermatologiako Amerikar Akademiako (AAD) kidea da, bai eta Medikuntza eta Kirurgiako Laser Elkargo Amerikarrekoa (ASLMS) ere.

Landa Doktorea Basurtu Ospitaleko Dermatologia Zerbitzuan Adjuntua da eta aurrez Gurutzeta Ospitalean lan egin du. Halaber, Dermitek klinikako ikerketa eremuko arduraduna da, dermatologiari buruzko garrantzizko azterketak burutu ditu eta azken laser teknikei buruzko kongresu aipagarrienetan txostengile gisa parte hartu

Jose María Béjar Doktorea
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailean espezializaturiko medikua da. Aurpegiko eta Gorputzeko Kirurgia Estetikoan, Bularreko Kirurgian, Kirurgia Plastiko Endoskopikoan eta Erredurak eta Ondorioen Kirurgia Konpontzailean esperientzia handia dauka.

Bejar doktorea, Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Euskal-Nafar-Errioxar-Aragitar elkartearen, Erreduren Espainiar Elkartea eta Kriobiologiako Espainiar Elkarte Interdiziplinarren Kide Fundatzailea da

Gaur egun, Gurutzetako Ospitaleko Kirurgia Plastikoaren Mediku Adjuntua da.

Amaia Fernández Doktorea
Medikuntzan eta Kirurgian Lizentziatua eta Gurutzetako Ospitalean hezitako mediku especialista da. Depilazioko, baskular, fotogaztetzearen eta radiofrekuentziaren laserretan heziketa handia dauka.

Betetzearen, botox eta esklerosi baskularen gaiei buruzko espezializazio kurtso asko burutu ditu.

Iratxe Diaz Doktorea
Euskal Herriko Unibertsitateagatik Medikuntzan eta Kirurgian Lizentziatua da eta geroztik St Omer (Frantzia) Ospitalean bere heziketa jarraitu zuen.

Urte askotan zehar, Medikuntza Estetikoaren Klinika anitzetan lan egin du. Bertan, espezialitateria buruzko azken teknologietan esperientzia handia garatu du.




Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com