Lege-oharra

Kuperosia


Aurpegiko ageriko zainak, "cuperosis" ere deitzen zaienak, aurpegi gorritzea eragiten dutenak (musu gorria), azkar eta eraginkorki trata daitezke laser bidez.

Laser eta Kirurgia Estetiko Dermitek klinikako adituek ondoko dokumentu hau landu dute laser bidez egiten den aurpegiko zainen tratamendua ulertzen laguntzeko.

Kuperosia aurpegiko larruazaleko ohe baskularraren gaixotasun bat da eta aurpegian zain txiki dilatatuak azaltzean datza. Aurpegi osoa gorritzen dute, gorriago delarik masailetan eta sudurrean. Erraztasuna dago gorri jartzeko tenperatura aldaketekin; adibidez kaletik leku itsi batean sartzean, hotz handia egiten duenean, bapo bazkaltzean, estuasun bateam, etab.

Jende askok jasaten duen arazoa da eta konponbide zaila eduki du laser teknologia agertu den arte.

Zein dira kuperosiaren kausak?

Bat baino gehiago izan daitezke. Eragina izan dezakete herentziak, larruazalaren koloreak eta motak, urte luzez eguzkia hartzeak, zenbait medikamentuk eta, pertsona batzuengan alkohol gehiegikeriak. Faktore homonalek ere izan dezakete eragina, adibidez, menopausiak. Errosazeo deituriko larruazaleko gaitza daukaten pertsonek ere, maiz ikusten dena gure artean, aurpegi gorria eduki ohi dute mota honetako zain txikiekin.

¿Zein da aurpegiko zain txikiak eta gorritasuna laserraren bidez desagertzen dituen mekanismoa?

Erabiliko diren laserrek espezifikoak izan beharra daukate arazo mota honentzat. 532 mm.ko edo 595 mm.ko uhin luzera daukaten laserrak oso egokiak dira. Odoleko oxihemoglobinak bildu egiten du laserraren energia, eta odola berotu eta lesionatu egiten du endolitoa, zaina hondatraziz eta gorputzak berak modu naturalean zurgatzera behartuzuz. Aipaturiko energia bildu egiten du neurri txikiagoan bada ere melaninak edo larruazaleko pigmentuak; horregatik, beharrezkoa da aditu batek kontrolatzea tratamendua.

Ba al da tratamenduan beharrezkoa izan daitekeen beste laser sistemarik?

Batzuetan, aurpegiko zain lodietan, batez ere sudurrean, uhin luzera handiagoko laserra erabiltzen da, 1064 mm.koa, hau barrurago sartzen baita eta eragina du zain lodiagoetan.

Halaber, tratamendu lagungarri gisa argi pultsatu biziaren (IPL) teknologia berria erabiltzen dugu eta emaitza onak dakartza kuperosis trinkoaren tratamenduan.



Zer sistema erabiltzen dira Dermiteken?

Urtetako esperientziaren ondoren laser desberdinen konbinazio bat darabilgu: 532 mm.ko (KTP) laserra, 595 mm.koa (Candelaren VBEAM), 1064 mm.koa (Neodimio-Yang) eta IPL teknologia. Uhin luzera-gama honek zain txiki mota desberdinei eta pertsona bakoitzaren adin era larruazal tipoari egokitzea errazten digu. Tratamendua pertsonalizatua da, laser diferenteak erabiliz pertsona bakoitzarentzat, honen ezaugarri berezien arabera. Sistema guztiak konbinatzen ditugu emaitzarik onenak lortzeko bigarren mailako ondoriorik gabe, era seguruan.

Mingarria al da prozedura?

Ez. Tratamendua guztiz eramangarria da. Izan daiteke nekoso samarra, baina pertsona oso sentikorrengan eta haurrengan bakarrik erabiltzen dugu krema anestesikoa.

Nola geratzen da aurpegia saioa amaitu berrian?

Aurpeia zertxobait gorritua geratzen da ordu batzuetan.

Inoiz azal daiteke puntu formako zarakar txikiren bat, baina egun bakar batzuen buruan desagertzen da. Hau ohikoago da lehen tratamenduaren ondoren.

Kasu batean zein bestean zeharo estal daiteke makilaje edo eguzkitik babesteko krema koloredun batekin, tratamendua hartu eta berehalaxe ere; beraz, pazientea segituan itzul daiteke bere eguneroko bizitzara.

Saio asko al dira beharrezko?

Hori pertsona bakoitzaren larruazalaren eta kuperosi mota eta hedaduraren arabera da, baina, normalean, kuperosi moderatu baterako, beharrezko dira 6tik 8 saiora %90eko hobekuntza lortzeko (Landa Doktoreak Laser Meeting Internazionalean aurkeztua, Madril, 5-7 urria 2001).

Zer iraupen dauka saio bakoitzak?

Kasuak eta kasuak daude, baina 10 eta 15 minutu artekoa izaten da.

Izan al dezake konplikaziorik?

Konplikazioak laserraren maneiuko esperientziarekin eta larruazal motarekin erlazionatzen dira.

Konplikaziorik apenas dagoen arren, gaur egun egon daiteke posibilitatea hipopigmentazio- (orban argia), hiperpigmentazio- (orban iluna) gune txikiren batean eta, oso gutxitan, baita marka txikiren bat ere. Hori guztia iragankorra da eta, normalean, laster desagertzen da.

Dermiteken, 3 urte daramatzagu laser tratamenduak egiten; 14.000tik gora dira 2001eko abendura arte egin ditugun laser eta IPL tratamenduak. Gainera, horretan diharduen pertsonal medikoa, laserrean adituak diren mediku espezialistek osatzen dute, Estatu Batuetan trebatuak guztiak ere. Hara joan ohi dira urtero, mundu osoan laser kontuan izen handiko diren adituekin informazioa trukatzeko. Mediku ospetsu hauen artean, adibidez, Brian D Zelickson Doktorea aipa dezakegu, dermatologoa, eta Clinic of Cosmetic Care de Minneapolis klinikako zuzendaria, EEBBetan laser kontuan 5 jakintsuenen artekotzat jotzen dena.

Zer berne eskatzen ditu Dermitekek?

LBeste prozeduretako berberak:

Dermitekeko mediku guztiek ospitale-esperientzia daukate, batzuek izen handiko klinikatan, adibidez, Mayo Klinikan, EEBB. Gure medikuak urtero joaten dira Kongresurik onenetara eta EEBBetako laser tratamenduko zentrorik ospetsuenetara, ikerketak egin eta kongresu mediko nazional zein internazionaletan aurkezten dituzte beren emaitzak.

Bestalde, Estatu Batuetako zentroekin daukaten konexioak berrikuntza ahalbidetzen diete laserrik eraginkorrenak eskuratzeko orduan, horregatik dauka Euskal Herriko laser plataformarik handiena eta Estatuko handienetakoa prozesu dermatologiko eta estetikoen tratamendurako.


Kuperosiren Argazkiak

antes

lehen

después

gero


antes

lehen

después

gero



Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com