Lege-oharra

Botox


Zimurdura asko, izatez, larruazalean eratu diren tolesturak dira eta hauek milaka bider espresio bera gauzatzeagatik sortzen dira. "Espresio lerro" hauek, askotan "bekozko zimurdurak" edo "oilo hanka" deritzenak, alde horretako azalaren azpiko muskulu baten uzkurdurari zor zaizkio. Aspalditik da jakina, muskulu hori kirurgiaz ebakiko bagenu hobetu egingo litzatekeela zimurdura.


Zer da Botoxa?

Clostridium Botulinum izenez ezagutzen den bakterio batek sortutako toxina baten proteina araztua da Botoxa. Toxina den arren, Botoxak ez du eragiten zeharkako ondorio larririk tratamendu medikoan, oso kantitate txikitan bakarrik erabiltzen baita.


Nola funtzionatzen du Botoxak?

Botox tanta gutxi batzuk injektatzen dira orratz txiki-txiki batekin zimurdura osatzen duen muskuluan. Botoxa muskuluan injektatzen denean, gune horretara iristen den nerbioaren bulkada blokeatzen du eta, ondorioz, muskulua ahuldu eta erlaxatu egiten da. Muskulua erlaxatzen denean, larruazaleko zimurdurak leundu egiten dira pixkana-pixkana, eta askotan, desagertu ere bai.


Min ematen al du Botox injekzioak?

Botoxa injektatzen denean azkura moduko pixka bat sentitzen da unetxo batez. Behin injekzioa amaitu ondoren, ez da izan ohi ondoezik. Ez da beharrezko anestesia, eta berehalaxe itzul zaitezke bizitza normalera.


Non injekta daiteke Botoxa?

Botoxa erabiltzeko gune ohikoenak ondoko hauek dira:

• Bekoskoko zimurdurak.
• Kopetako zimurdura horizontalak.
• Begien ondoan lekututako oilo hankak.

Inoiz, beste gune batzuk ere tratatzen dira.


Zenbat irauten du Botoxaren tratamenduak?

Normalean Botoxaren ondorioek 4 edo 6 hilabete (batzuetan gehiago) irauten dute; hortik aurrera beharrezko izango da beste emanaldi bat. Tratamendu batzuk eman ondoren, Botoxaren ondorioek denbora luzeagoan iraun dezakete, batzuetan baita 6tik 9 hilabetera ere.


Segurua al da Botoxa?

Botoxa inolako arriskurik gabe eta arrakastaz erabili da oftalmologian eta otorrinolaringologian 15 urtean eta zimurduren tratamendurako azken 10 urte hauetan. Zimurduren tratamendurako erabili den kasuetan, zeharkako ondorio posible bakarrak aldizkakoak dira eta tratatutako gunera mugatuak daude. Espainiako Medikamentu Agentziak legalki onartu zuen beronen erabilpena helburu estetikoekin 2004ko martxoan.


Ba al du bigarren mailako ondoriorik?

Inoiz sor lezake nolabaiteko asimetriarik aurpegiko espresioetan, esaterako, alderdi bat bestea baino okerrago gelditzea, baina hori hurrengo ukitu batekin konpon daiteke.

Gutxi batzutan eragin lezake buruko mina ere, baina ez du iraun ohi ordu bakar batzuk besterik. Oso arraroa da denboraldi batez betazala erortzea, baina hori ere konpontzen da pixkana-pixkana.

Botoxaren ondorioak itzulgarriak direnez, edozein ondorio denboraldi batekoa da, eta ez da luzatzen aste bakar batzuez besterik.


Hori nornahik egin al lezake?

Botoxaren tratamenduarekin erlazionatutako oso murrizketa gutxi daude. Paziente haurdunek edo gaixotasun neurologikoren bat daukatenek ez dute tratamendurik hartu behar.


Tratamendu ondorako argibideak

• Ez igurtzi injekzioa jarritako lekua, ondoko muskuluetara lekualda baitaiteke soluzioa.

• Ez etzan horizontalki tratamendua hartu eta 3 ordu igaro baino lehen.

• Botoxak 3-5 egun behar izaten ditu efektua eragiteko.

• Ez kezkatu astebete igarota efekturik ikusten ez baduzu. Pertsona batzuengan 2 asteraino ere atzera daitezke efektu horiek.


Zer itxaron dezaket tratamendutik?

Aurpegiko muskuluen uzkurdurak eragindako zimurdurek zaren baino zahar itxura handiagoa ematen badizue, tratamendu honek konpon dezake aje hori eta egin zaitzake gazteago. Hori bai, prozedura honek ez ditu kentzen adinaren eta eguzkiaren zimurdurak, muskuluen uzkurdurarekin zerikusirik ez badaukate. Botoxaren tratamenduak ez du hobetzen larruazal "eroria", eta ez ordezkatzen ere lifting-aren premia.



Botox Argazkiak

antes

lehen

después

gero

antes

lehen

después

gero

antes

lehen

después

gero

Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com