(Jarraian datorrena laburpen bat baizik ez da, ez da gure asmoa gizakien malformazio baskularren alor zabal eta konplexu horretako alderdi guztiak jorratzea). Angioma edo hemangioma izena odol-basoen hazkuntza mota desberdin edo malformazio asko deskribatzeko erabiltzen da. Oro har sailka daitezke bi multzotan: sortzetikoak, jaio orduko agertzen badira, eta hartutakoa, haur haziagoengan edo helduengan agertzen badira.
Sortzetiko angiomak ere sailka daitezke bitan: tuberokabernosoak, azalaren gainean nabarmentzen diren tontor edo nodulu batzuk badira, eta lauak, makula edo orban gorrixta-more batzuk badira (“oporto ardozko orbanak”). Angioma tuberokabernosoak haurtzaroko lehenbiziko urteetan berez desagertzeko joera dute eta oso gutxitan behar izaten dute tratamendu kirurgiko edo laser bidezkoa. Angioma lauak ez dira inoiz ere bere kasa desagertzen eta gaur egun aukerako tratamendua laserra da. Lesio hauek konpontzeko, hainbat motatako laser baskularrak erabili dira bai eta argi pultsatua ere, baina oraindik metodo berriak aztertzen jarraitzen dugu. Angiomaren bat daukan haurraren kasua ahalik azkarren kontsultatu behar da pediatrarekin eta teknologia berrietan aditua den dermatologo batekin, eman behar diren urratsei buruz aholku eskatzeko.
Haur haziarengan edo helduarengan agertzen diren angiomek, askotan, “armiarma baskular” baten forma aurkezten dute, eta halaxe deitzen zaie. Ia beti aurpegian agertzen dira (batez ere masailetan eta sudurrean), baina gorputzeko beste edozein lekutan ere ager daitezke. Kapilarren haustura bat da.
Zahartzaroko angiomak edo errubi puntuak, puntu formako lesio gorri, finko eta asintomatikoak dira, urteak igaro ahala, agertuz eta gero eta gehiago ugarituz joaten direnak. Pertsona heldu gehienengan agertzen, batez ere soin-enborrean (sabelaldea, toraxa, bizkarra), baina bai eta gorputz-adarretan ere. Ez dute suposatzen arazorik osasunerako, bai ordea estetikarako.
Laserra da era honetako lesioak tratatzeko metodo egokiena. Hainbat motatako laser baskularrak daude eta lesio baskularraren eta larruazalaren motaren funtzioan erabaki beharko da zein aplikatu. Dermiteken laser tratamenduko lau sistema desberdin dauzkagu, eta paziente bakoitzaren arazoaren arabera hautatzen dugu bat edo bestea.
lehen
gero
Dermitek • c/ Iparraguirre 26. Bilbao • Juan Bautista Zabala 13. Algorta • Tel. 94.401.01.10 • e-mail: dermitek@dermitek.com